Joan eduki nagusira

Otros trámites

Ziurtagiri akademiko pertsonalaren, tituluaren eta Tituluaren Europako Gehigarriaren eskaera

Titulu ofizialaren eta Tituluaren Europako Gehigarriaren eskaera

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoan amaitutako ikasketen Gradu, Unibertsitate Masterra, Doktore, Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko, Lizentziatura, Ingeniaritza edo Ikasketa Aurreratuen Diploma ofizialak eska daitezke.
  • Ikasketak amaitu ondoren, eta espedientean behin betiko kalifikazio guztiak sartuta daudenean, titulu akademiko ofiziala emateko eskatu ahal izango da.
  • Tituluaren Europako Gehigarria (TEG) doan ematea barne hartzen du.

Titulua nola eskatu

  • Telematikoki eskatzen da, gure egoitza elektronikoaren bidez, eta sartzeko, NANa eta pasahitza behar dira (ikasketak amaitu ondoren gordetzen dituzten ikasleentzat soilik)
  • Ikaslearen izendapen-agiririk ez baduzu (NAN eta pasahitza), aurrez aurre eska dezakezu, graduko edo graduondoko bulegoetan, edo posta elektronikoz, gradu honetan: @unavarra.es edo graduondoko@unavarra.es

Tituluaren ordezkagiria eta ordezko ziurtagiria

  • Prozesua amaitzean, tituluaren lehen gordekina jasoko da, elektronikoki sinatuta. Era berean, Tituluaren Europako Gehigarria (TEG) gordekina ere jasoko da, elektronikoki sinatuta.
  • Egun batzuen buruan, tituluaren ordezko ziurtagiria jasoko du. Ziurtagiri horrek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroko identifikazio zenbakia du (RUCT), baita sinadura elektronikoa ere. Urtebeterako balioko du gehienez, eta titulu originalaren ondorio berberak izanen ditu.

Prezioak eta ordaintzeko moduak

  • Gradua, diplomatura, ingeniaritza teknikoa, lizentziatura, ingeniaritza edo masterra (Tituluaren Europako Gehigarria dakar berekin): 191,55 €
  • Ikasketa Aurreratuen Diploma: 171,42 €
  • Doktoretza: 287,25 €
  • Tituluaren Europako Gehigarria 2004tik 2008ra bitarte titulatutakoentzat: 65,60 €
  • Salbuespenak: familia ugari orokorrak: % 50;familia ugari bereziak edo desgaitasunen bat duten pertsonak: % 100
  • Ordaintzeko modua
  • Nola tramitatu gradua
  • Nola tramitatu masterra

Titulua nola jaso

  • Mezu elektroniko bat iritsiko zaio eskatzaileari titulua jasotzeko prest dagoela jakinarazteko.
  • Interesdunak Arrosadiako campuseko Tituluen Bulegoan hartuko du titulua, NANa edo pasaportea aurkeztuta. Tuterako campusean jaso nahi izanez gero, eskaera egin beharko du aldez aurretik NUPeko erregistro elektronikoan.
  • Interesdunak beste pertsona bati ematen ahalko dio titulua jasotzeko baimena; horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko du erresgistro elektronikoan, tituluak jasotzeko baimenaren inprimakiarekin batera.
  • Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizi direnek zilegi dute titulua bidal diezaietela eskatzea beren bizilekutik hurbilen dagoen Gobernuaren Ordezkaritzaren hezkuntzako zuzendaritza probintzialera, kontsuletxera edo enbaxadara. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute NUPeko erregistro elektronikoan.
    Bidaltzeko eskatuz gero, tasa hauek ordaindu behar dira:
    • 7,20 € Espainiako probintzia-ordezkaritza batera bidaltzako.
    • 10,00 € Europako herrialde batean dagoen Espainiako enbaxada edo kontsulatu batera bidaltzeko
    • 49,00 € Estatu Batuetan edo Kanadan dagoen Espainiako enbaxada edo kontsulatu batera bidaltzeko.
    • 69,00 € munduko beste herrialde batean dagoen Espainiako enbaxada edo kontsulatu batera bidaltzeko

             Aipatu prezioak honako foru agindu honek ezartzen ditu: FORU AGINDUA, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu                   ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik indarrean den ikasturtean ordaindu                     beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Araudia

Titulu ofizialaren kopiaren eskaera

Kasuak

Titulu ofizialaren kopia eskatzen ahal da honako kasu hauetan:

  • Titulua galduz gero 
  • Titulua hondatuz gero (jatorrizkoa entregatu behar da)
  • Datu pertsonalak zuzendu edo aldatu nahi izanez gero (jatorrizkoa entregatu behar da)
  • Lehenago eman den graduko titulu bati beste aipamen bat txertatu nahi izanez gero, edo beste espezialitate bat masterreko titulu bati (jatorrizkoa entregatu behar da)

Eskaera

  • Eskaera egiteko, erregistro elektronikoan aurkeztu behar da eskabidea.
  • Eskaeraren arrazoia titulua galdu izana bada, derrigorrezkoa da BOEn horren albistea argitaratzea. Unibertsitateak eskatzailearen eskura jarriko ditu iragarkia ordaintzeko jarraibideak, NUPeko herritarren karpetan, hain zuzen. Argitalpenetik hilabete pasatu ondoren, interesdunak aukera izanen du kopia bikoiztua eskatzeko Beken eta Tituluen Bulegoan, eskabide orokor bat aurkeztuz erregisto elektronikoan.
  • Eskaeraren arrazoia titulua hondatu izana bada, derrigorrezkoa da jatorrizkoa Beken eta Tituluen Bulegoan entregatzea.
  • Eskaeraren arrazoia datu pertsonalak zuzendu edo aldatu nahia bada, derrigorrezkoa da behar diren dokumentuak aurkeztea (jatorrizko titulua, hitzez hitzezko jaiotza-agiria...) eta jatorrizko titulua Beken eta Tituluen Bulegoan entregatzea
  • Eskaeraren arrazoia tituluan beste aipamen edo espezialitate bat txertatzea bada, derrigorrezkoa da jatorrizkoa Beken eta Tituluen Bulegoan entregatzea.

  •  

Prezioak eta ordaintzeko moduak

1.- BOEn argitaratzeagatiko prezioa: 110 € inguru.
2.- Kopiaren prezioa:

  • Gradu, diplomatura, ingeniaritza tekniko, lizentziatura, ingeniaritza edo masterrarena: 95,75 €       
  • Ikasketa Aurreratuen Diplomaren tituluarena: 85,70 €
  • Doktore tituluarena: 143,65 €
  • Tituluaren Europako Gehigarriarena 2004tik 2008ra bitarte titulatutakoentzat: 32,30 €
  • Salbuespenak: familia ugari orokorrak: % 50; familia ugari bereziak edo desgaitasunen bat duten pertsonak: % 100 
     
  • Ordaintzeko modua
  • Nola tramitatu