Bestelako tramiteak
Ziurtagiri akademiko pertsonalaren eskaera
Zertan datza?
Ziurtagiri akademiko pertsonalaren eskaera
Ikasketen ziurtagiri akademiko pertsonalean honako hauek ageri dira:
- Gainditutako irakasgai guztien zerrenda eta horien kalifikazioa (kualitatiboa nahiz kuantitatiboa)
- Zein hizkuntzatan egin den
- Espedientearen batez besteko nota
- Bestelako informazioa
Agiri bakar bat ematen da, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez idatzia. Elektronikoki sinatua dago, eta EKS kodea du (egiaztapen kode segurua), edonori bidea ematen diona egoitza elektronikoaren bidez tituluaren baliozkotasuna egiaztatzeko.
Prezioak eta ordaintzeko modua
- 31,20 € (familia ugari/gurasobakar orokorren kasuan, 15,60 €; familia ugari/gurasobakar berezien edo desgaitasunen bat dutenen kasuan, 0 €).
- Posta ziurtatuz bidalitako paperezko ziurtagirien kasuan, gainera, 7,20 €ordaindu behar dira, posta-bidalketa lurralde nazionalaren barruan bada; 10 €, posta-bidalketa Europara bada; eta 25 €, posta-bidalketa munduko gainerako herrialdeetara bada.
- Bulegoetan (banku txartelaren edo abonu agiri baten bidez) nahiz banketxean egiten ahal da ordainketa.
- Ordaintzeko modua
- Nola tramitatu