Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa eta baliokidetasuna

Zertan datza?

  • Graduko eta masterreko atzerriko tituluen homologazioa eta baliokidetasunaren aitorpena Hezkuntza Ministerioaren eskumena dira.
  • Doktoretzako ikasketen kasuan, doktore maila akademikoaren baliokide gisa aitortzea eskatzen ahal da. Baliokidetasunaren aitorpena unibertsitateen eskumena da.

 

Gradua eta masterra: homologazioa eta baliokidetasuna

  • Graduko eta masterreko atzerriko tituluen homologazioa eta baliokidetasunaren aitorpena ezkuntza, Unibertsitate Ministerioaren eskumena dira.
  • Lanbide arautuetan jarduteko gaikuntza ematen duten tituluetarako baizik ezin da eskatu homologazioa.
  • Graduko edo masterreko edozein titulutarako eskatzen ahal da titulazio edo maila akademiko baten baliokidetasuna.
  • Maiz egiten diren galderak

Homologazioa

Eskaera

Baliokidetasuna

  • Graduko edo masterreko atzerriko edozein unibertsitate titulu motatarako eskatzen ahal da.
  • Titulazioaren baliokidetasuna (jakintza-arlo eta eremu espezifikoetako titulazioak) nahiz graduaren edo masterraren maila akademikoaren baliokidetasuna aitortzen ahal dira.
  • Titulazioaren baliokidetasuna: aitortu zaion arlo eta prestakuntza-eremu baliokideko tituluen ondorio berberak izanen ditu titulazioak (homologazio bidez lortzen ahal diren tituluen ondorio profesionalak izan ezik).

Eskaera

  • Baliokidetasun eskaera
  • Non eskatu: Iruñean, Hezkuntzaren Goi Ikuskaritzan eskatzen ahal da, Gobernuaren Ordezkaritzan (Merindadeen plaza; telefonoa: 948 979 360)

Ministerioaren ebazpenak hauetarako bidea emanen du:

  • Titulu bat lanbide arautu batean jarduteko gaikuntza ematen duen graduko edo masterreko titulu espainiarrarekin homologatzeko.
  • Titulu bati baliokidetasun hauek aitortzeko:
    • Espainiako unibertsitate titulu ofizialak sailkatzen diren arlo eta eremu batekoa dela.
    • Espainiako gradu edo master maila duela.
  • Homologazioa edo baliokidetasuna ukatzeko.
  • Homologazioa lortzeko, baina prestakuntza-betebehar osagarri jakin batzuk betetzeko zain.

NUPen, tutoretzapeko ikastaro bat edo gaitasun proba bat eginez gainditzen ahal dira graduko edo masterreko titulua homologatzeko aukera ematen duten prestakuntza-betebeharrak.

Zertan datzan

  • Homologatu nahi den atzerriko tituluan Ministerioak identifikatu dituen gabeziak osatzeko prestakuntza-edukiak biltzen ditu ikastaro horrek.
  • Ministerioaren ebazpenean adierazitako ikasgai guztiak hartzen ditu barne.
  • Atzerriko titulua Espainiako zer titulurekin homologatu nahi den, titulu hori atxikita dagoen Fakultateak edo Eskolak zehaztuko du ikastaroaren edukia.
  • Tutoretzapeko ikastaroko matrikulak kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntzarako eta ebaluazio arrunterako eskubidea ematen du.
  • Ikasleek NUPeko ikasleen eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Eskaera

Ikaspostuak eta onarpena

  • Tutoretzapeko ikastarorako ikaspostu muga ikasturte bakoitzean sarbide horretarako erreserbatutako kupoak ezartzen duena izanen da (sarbide berriko ikaspostuen % 2).
  • Ikaspostuak baino eskaera gehiago badaude, homologazioa lortzeko kreditu gutxiago ikasi behar dituztenak onartuko dira.
  • Graduko Atala edo Granduondoko Atala (kasuaren arabera) onartuekin harremanetan jarriko da matrikula formalizatzeko.
  • Onartuen zerrendak argitaratzeko eguna: 2024ko ekainaren 3a. Ikasleak onartu ondoren, Graduko Atala edo Graduondoko Atala banan-banan jarriko da harremanetan haiekin matrikula formalizatu dezaten.

Prezioa

  • Ikastaroaren prezioa prezio akademikoen eta prezio administratiboen batura izanen da.
  • Prezio akademikoa kalkulatzeko, ECTS kopurua titulazioari dagokion kredituaren prezioarekin biderkatuko da.
  • Foru Agindua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik indarrean den ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Zertan datzan

  • Azterketa idatzi bat da, Ministerioak identifikatu dituen prestakuntza-gabeziei dagozkien edukiei buruz.
  • Probak Ministerioaren ebazpenean adierazitako ikasgaiak osatzen dituzten irakasgai guztiak hartzen ditu barne. Espainiako zer titulurekin homologatu nahi den, titulu hori atxikita dagoen Fakultateak edo Eskolak zehaztuko du proba.
  • Proba egiteak ez du irakaskuntzarako eskubiderik ematen.
  • Fakultate edo eskola bakoitzak ezarriko du proba noiz eginen den.
  • Homologatu nahi den titulua atxikita dagoen ikastegiak datu hauek argitaratuko ditu: irakasgaien programak, epaimahaia, azterketen tipologia, iraupena eta proba egiteko behar diren beste datu batzuk.

Izen-ematea

  • Presentzialki emanen da izena, Graduko Atalean edo Graduondokoan, kasuaren arabera. Izena emateko azken eguna: 2024ko abenduaren 2a.
  • Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
    • Eskabidea
    • Identifikazio agiria
    • Ministerioaren ebazpenaren fotokopia
  • Prezioa: 171,40 €. Matrikula egiteko unean ordainduko da.
  • Gaitasun proba edo tutoretzapeko ikastaroko irakasgai guztien azterketa arruntak eta bereziak amaitu ondoren, kalifikazioak argitaratuko dira.
  • Kalifikazioen aurkako erreklamazioak NUPen ebaluazio araudiarekin bat etorriz eginen dira.
  • Erreklamazio epea amaituta, epaimahaiak (gaitasun proba) edo irakasgai bakoitzeko irakasle arduradunak (tutoretzapeko ikastaroa) akta ofiziala eginen du.
  • Prestakuntza-betebehar osagarriak behin betikoz osatutakoan, NUPeko idazkari nagusiak ikaslearen ziurtagiri akademiko pertsonala eginen du (ikasleak dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren) prestakuntza-betebehar osagarriak gainditu dituela egiaztatzeko. Ziurtagiri hori lortzea ezinbesteko urratsa da Ministerioak gero homologazio kredentziala egin dezan.
  • Ebazpenean eskatutako ikasgaietako batzuk baizik gainditu ez badira, gainditutako ikasgaiak jasoko dituen ziurtagiri akademiko pertsonala eskatzen ahalko da (dagokion prezio publikoa ordainduta).

Doktoretza: baliokidetasun aitorpena

  • Atzerriko tituluak doktore maila akademikoaren baliokide gisa aitortzeko eskumena unibertsitateena da.
  • Doktore maila akademikoaren baliokide gisa aitortzeak ez dakar berekin, inola ere, eskatzailearen atzerriko beste titulu bat edo batzuk homologatzea, baliokidetzat jotzea edo aitortzea, ezta Espainian doktorea ez den beste maila bat aitortzea ere.
  • Unibertsitate batean baino gehiagotan eskatzen ahal da aldi berean. Ukatuz gero, espedientea beste unibertsitate batean hasten ahal da berriro.
  • Araudia: 889/2022 Errege Dekretua, 2022ko urriaren 18koa, atzerriko ikasketak homologatzeari eta baliokide gisa aitortzeari buruzkoa.
  • Tasa ordaintzea (152,50 €) Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalean.
  • Eskaera (NUPeko errektoreari zuzendua) eta egiaztagiriak aurkeztea.
  • Nola tramitatu