Gradua: lehen ikasmailako matrikula
1
2
3
4
5
Egutegia
Matrikula egiteko egunak
Zein zerrendatan onartua izan zaren, matrikulazio data bat edo beste egokituko zaizu. Ez baduzu matrikula formalizatzen zerrenda horretarako ezarritako epean, galdu eginen duzu lortutako ikaspostua.
Medikuntza Graduko ikasle berriek modu presentzialean egin beharko dute matrikula, Graduko Ikasketen Atalean, Iruñeko Arrosadiko Campuseko Soforak eraikinean.
Matrikula datak:
Onarpen zerrenda | Onarpenaren data | Matrikula egiteko datak |
---|---|---|
1. |
uztailaren 14a |
2023ko uztailaren 18tik 19ra Kontsulta ezazau HEMEN matrikula-eguna titulazioaren arabera |
2. |
uztailaren 21a |
2023ko uztailaren 24an 9:00etatik 14:00etara |
3. |
uztailaren 26a |
2023ko uztailaren 27tik 28ra (*) |
4. |
uztailaren 31 |
2023ko abuztuaren 1etik 2ra (*) |
5. |
abuztuaren 29a |
2023ko abuztuaren 30etik 31ra (*) |
6. |
irailaren 4a |
2023ko irailaren 5etik 6ra (*) |
7. |
irailaren 11 |
2023ko irailaren 12tik 13ra (*) |
8. |
irailaren 18a |
2023ko irailaren 19tik 20ra (*) |
9. | irailaren 25a | 2023ko irailaren 26tik 27ra (*) |
10. | urriaren 2a | 2023ko urriaren 3tik 4ra (*) |
11. | urriaren 9a | 2023ko urriaren 10etik 11ra (*) |
(*) Online matrikulazioa egiteko aldiak ezarritako epearen lehen eguneko 9:00etan hasi eta azken eguneko 14:30ean bukatuko da |
Graduko administrazio-egutegia - 2023/24 Ikasturtea
Zerrendetako mugimenduak matrikula egin eta gero
Matrikula egin eta gero, onartuen hurrengo zerrendetan lehentasun handiagoko aukera batean ikaspostua lortu eta titulazio horretan matrikulatu nahi izanez gero, lehen matrikula baliogabetzeko eskatu beharko duzu aurrena. Mezu bat bidali beharko duzu grado@unavarra.es helbidera, NAN eskaneatua erantsita, "aukera aldaketa" gaiarekin, eta bertan adieraziko dira baliogabetu beharreko titulazioa, matrikulatu beharreko titulazioa eta izen-deiturak. Erantzuna jaso orduko, posible izanen duzu aukera berrian matrikulatzea.