Joan eduki nagusira

Doktoretza Gizarte Lanean

Egin ezazu doktoretza Gizarte Lanaren arloan, eta lor ezazu ikerketako prestakuntza aurreratua arreta sozialean eta osasunean, gizarte zerbitzuetan, lan komunitarioan, gazteekiko esku-hartzean, politika sozialean, gizarte lanean eta bestelako esparruetan. Programa unibertsitateartekoa da, eta titulua Murtziako Unibertsitateak, Rovira i Virgili Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute batera.

  • Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
  • Ikaspostuak: 30 (10 NUPen)
  • Programaren koordinatzaileaMaría Jesús Úriz Pemán

Aurkezpena

Zergatik egin Gizarte Laneko Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

NUP

Murtziako Unibertsitatea

  • Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak 

Rovira i Virgili Unibertsitatea

  • Antropologia, Filosofia eta Gizarte Lana

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Batzorde akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nor onartuko duen programan, alderdi hauei begira:

  • Doktoretzarako sarbidea ematen duten graduko eta graduondoko titulazioen espediente akademikoa, kalifikazioei eta espediente akademikoen balorazioari buruzko araudiaren arabera baloratua (% 75):
    • Graduko espedientea: % 0-50. Graduko espediente akademikoaren kalifikazioa:
      • 9-10: % 50
      • 8-8.99: % 40
      • 7-.799: % 30
      • 5-6.99: % 15
  • Masterreko espedientea: % 0-25. Masterreko espediente akademikoaren kalifikazioa:
  • 9-10: % 25
  • 8-8.99: % 20 
  • 7-.799: % 15 
  • 5-6.99: % 5 
  • Gomendio edo abal akademikoak: bi gutun (% 5): 2 gutun (% 5). 1 gutun (% 3).
  • Ikerketaren arloko esperientzia: artikuluak, ikerketak, biltzarretako parte-hartzeak (% 20):
    • Artikuluak: % 5 (% 1 argitaratutako artikulu bakoitzeko, indexatua egon ala ez).
    • Biltzar, mintegi, topaketa zientifiko eta jardunaldietako parte-hartzea (komunikazioak/posterrak): % 10 (% 2 komunikazio bakoitzeko, eta % 1 poster bakoitzeko).
    • Ikerketetako lankidetza: % 5 (% 2 nazioarteko ikerketa bateko lankidetza bada, eta % 1 Estatuko ikerketako lankidetza bada).

Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:

Gizarte Laneko gradu edo diploma bat eta, gutxienez, alor bereko master ofizial bat duten ikasleak.

Horren antzeko titulazioetatik datozen ikasleak ere sartzen ahalko dira.

Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.

Gizarte Zientziak. Gizarte Lanetik edo horren antzeko titulazioetatik ez datozen ikasleei 0,5eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie onarpen irizpideen ataletako bakoitzean. Baldin eta ez badago inolako kidetasunik eskatzailearen prestakuntza akademikoaren edo ikerketako esperientziaren edo CVaren eta programaren artean, Batzorde Akademikoak programan ez onartzea erabakitzen ahalko du.

Beharrezkoa den kasuetan, ikasle bakoitzak egin beharreko prestakuntza-osagarrien egokitasuna baloratuko du Batzorde Akademikoak. Horretarako, Batzordeak ikasle bakoitzaren premia zehatzak aztertuko ditu, eta honako titulazio hauetatik datozen ikasleek zein osagarri eta zenbat kreditu beharko dituzten adieraziko du:

-Gizarte Lana eta horren antzeko diziplinak ez diren graduak (onartua izateko irizpideetan adierazitakoak).

-Gizarte lanari, politika sozialei, esku-hartze sozialari, bitartekaritza sozialari, mendekotasunari eta abarri lotuak ez dauden masterrak.

Prestakuntza-osagarriak egiteko prozesua errazteko, ahalegina eginen da ikasle horiei aukera emateko unibertsitatearteko doktoretza-programan parte hartzen duten unibertsitateetako master hauetan ematen diren irakasgaietara sar daitezen: Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Masterra (NUP), Bitartekaritza Sozialeko Masterra eta Mendekotasuneko Masterra (UMU) eta Esku-hartze Sozialaren eta Hezkuntzakoaren Berrikuntzako Masterra (URV).