Aurkezpena
Zergatik egin Ondareko, Gizarteetako eta Mugaguneetako Doktoretza Programa?
- Campus Iberus osatzen duten unibertsitateen baterako titulua: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea
- Tolosako eta Paueko eta Aturrialdeko unibertsitateekin lankidetzan ematen da
- Prestakuntzako eskaintza zabala du.
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?
NUP (koordinatzailea)
- Giza eta Hezkuntza Zientziak
Errioxako Unibertsitatea
- Giza Zientziak
- Filologia Hispanikoa eta Klasikoa
- Filologia Modernoak
Lleidako Unibertsitatea
- Historia
- Artearen Historia eta Historia Soziala
Zaragozako Unibertsitatea
- Erdi Aroko Historia
- Historia Modernoa eta Garaikidea
- Antzinaroaren Zientziak
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Programaren irizpide espezifikoak
Ondareko, Gizarteetako eta Mugaguneetako Doktoretza Programaren batzorde akademikoak eskaerak ebaluatu, eta nor onartu erabakiko du, alderdi hauek kontuan hartuta:
- Izangaiaren espedientea (% 65 gehienez): espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da, kontuan hartuz bai graduko tituluen kalifikazioak eta bai masterrenak. Masterreko edo lizentziako espedientearen pisua % 60koa izanen da, eta gradukoarena, berriz, % 40koa.
- Izangaiak ikertzaile gisa duen CVa (% 20 gehienez). Izangaiaren CVko alderdi hauek baloratuko dira:
- Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten argitalpenak (% 50).
- Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten komunikazioak kongresuetan (% 10).
- Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten prestakuntza-ikastaroak (% 20).
- Egindako mugikortasun egonaldiak (% 10).
- Izangaiak alegatzen dituen beste merezimendu batzuk (% 10). Beste merezimendu batzuk ere hartuko dira kontuan, hala nola aurretiko esperientzia ikerketan, B1 maila edo goragokoa ingelesean, frantsesean edo hirugarren hizkuntza batean, jasotako sariak, analisirako teknika aurreratuak, lehiaketa-deialdien bidez izangaiak erdietsitako bekak, edo berak alegatutako eta egiaztatzeko moduko beste edozein merezimendu, Batzorde Akademikoak garrantzizkotzat jotzen badu doktoretza egiteko.
- Beste baldintza batzuk (% 15 gehienez): izangaiari doktoretza-programarako erabilgarriak diren gaitasunak eman dizkioten beste titulu unibertsitario eta laneko esperientzia batzuk.
Arteen eta Giza Zientzien edo Gizarte Zientzien jakintza-arloetako masterretatik (edo lizentzia zaharretatik) datozen izangaiak, baldin eta aurretik egin duten graduak ere (lizentziadunen kasuan izan ezik) zuzeneko lotura badu doktoretza honen edukiarekin eta orientazioarekin (sarbiderik hoberena). Alegia, arlo hauetako tituluetatik datozenak: Historia, Giza Zientziak, Ondarea, Lurraldearen Antolamendua, Hizkuntza eta Literatura.
Haien izen eta eduki parekagarriak aintzat hartuta (gure unibertsitateetan nahiz Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batzuetan emanak), pentsatzekoa da nahikoa prestakuntza-maila ematen dutela programan sartzeko.
Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.
Arteen eta Giza Zientzien edo Gizarte Zientzien jakintza-arloetako beste master batzuetatik (edo lizentzia zaharretatik) datozen izangaiak, baldin eta doktoretza-programa honen orientazioarekin lotzen ahal diren beste espezialitate batzuetakoak badira (Soziologiakoak edo Antropologiakoak, adibidez) eta programak eskatzen duen aurretiko prestakuntza osoa ez badute.
Batzorde Akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak, eta tesiaren zuzendariarekin edo zuzendariekin eta tutorearekin adostu ondoren ezarriko du zer prestakuntza-osagarri espezifiko egin behar dituen ikasle bakoitzak dagokion programa eta doktoretza-tesia garatzeko.
Doktoretza-programan onartutako ikasleek 6 eta 12 kreditu artean egin beharko dituzte Campus Iberuseko unibertsitateetako master ofizial bateko edo batzuetako irakasgaien eskaintzatik. Hautatutako irakasgaiak oso lotuak egon beharko dira tesiaren gaiarekin, eta, ahal dela, metodologikoak izanen dira, oinarrizko prestakuntzakoak izan badaitezke ere. Doktoregaiek beren prestakuntzan izan ditzaketen gabetasunak betetzeko egin beharko dituzte irakasgaiok. Doktoregaia lanean arituko den ikerketa-taldearen edo -ildoaren lan arlo espezifikoak hartuko dira kontuan (“Gizarteak eta prozesu historikoak mugaguneetan”, “Lurraldearen antolamendua, paisaia eta harremanak mugetan zehar” eta “Ondare materiala eta immateriala mugaguneetan”).
Gorago aipatutako jakintza-arloetakoak ez diren beste master batzuetatik (edo lizentzia zaharretatik) datozen izangaiak (Arkitekturakoak, Zuzenbidekoak edo Ekonomiakoak, adibidez). Batzorde Akademikoak erabakiko du eskatzailearen profila egokia ote den programa eta dagokion doktoretza-tesia egiteko. Egokitzat jotzen badu, izangai bakoitzaren prestakuntza espezifikoaren arabera, tesiaren zuzendariarekin edo zuzendariekin eta tutorearekin adostu ondoren ezarriko du zer prestakuntza-osagarri espezifiko egin behar dituen ikasle bakoitzak, sartzeko 2. profilean adierazi bezala.
Profil honekin doktoretza-programan onartutako ikasleek, prestakuntzan nolako gabetasuna duten aintzat hartuta, gehienez 21 kreditu egin beharko dituzte masterretako nahitaezko eta aukerako irakasgaien eskaintzatik. Doktoregaiek beren prestakuntzan izan ditzaketen gabetasunak betetzeko egin beharko dituzte irakasgaiok; zuzendariarekin edo zuzendariekin eta tutorearekin adostu behar dute hautaketa, eta irakasgaiak alderdi metodologikoekin eta oinarrizko prestakuntzakoekin egon beharko dira lotuak. Doktoregaia lanean arituko den ikerketa-taldearen edo -ildoaren lan arlo espezifikoak hartuko dira kontuan (“Gizarteak eta prozesu historikoak mugaguneetan”, “Lurraldearen antolamendua, paisaia eta mugaz gaindiko harremanak” eta “Ondare materiala eta immateriala mugaguneetan”).
Baldin eta, Batzorde Akademikoaren balorazioaren arabera, izangai batek 21 ECTS kreditutik gorako prestakuntza-osagarria behar badu, haren profila programa hau egiteko egokia ez dela ulertuko da.