Aurkezpena
Zergatik egin Ekonomiako, Antolaketako eta Kudeaketako Doktoretza Programa?
- Irakasleak adituak dira enpresaren analisi ekonomikoaren esparruan
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Programaren irizpide espezifikoak
Ekonomiako, Antolaketako eta Kudeaketako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nor onartuko duen programan, alderdi hauei begira:
- Graduko eta graduondoko titulazioa eta espediente akademikoa (% 60).
- Izangaiaren interesen eta motibazioaren deklarazio bat, idatziz, ikerketaren arloan dituen interesak doktoretza-programari lotutako ikertzaileentzako lerroekin bat datozela adierazten duena (% 20).
- Bi gomendio-gutun, unibertsitateko irakasleek, ikertzaileek edo, salbuespen gisa, izangaiarekin harremana izan dezaketen eta haren lan prestakuntzan parte hartu duten profesionalek idatziak (% 10).
- Jarduera akademiko gehigarriak: ikastaroak, mintegiak, biltzarrak, argitaratutako ikerlanak eta komunikazioak (% 5).
- Ingeleseko eta beste hizkuntza batzuetako maila (% 5).
Azkenean onartuak izanen diren izangaien kopurua tesia behar bezala gidatzeko eta gainbegiratzeko dauden baliabideen araberakoa izanen da, baita izangaien merezimenduen araberakoa ere.
Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:
-
Unibertsitate master hau egin duten ikasleak: Unibertsitate Masterra Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian / Master’s Degree in Management, Organization and Business Economics
Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.
Gutxienez 30 kreditu dituztenak unibertsitate master honetan: Unibertsitate Masterra Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian / Master’s Degree in Management, Organization and Business Economics