Aurkezpena
Zergatik egin Ekonomiako, Enpresako eta Zuzenbideko Doktoretza Programa?
- Programako irakasleak eta ikerketa-taldeak funtsezkoak dira Nafarroan prestakuntza ekonomikoa, enpresaren arlokoa eta juridikoa sortzeko
- Prestakuntzako eskaintza zabala du.
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Programaren irizpide espezifikoak
Ekonomiako, Enpresako eta Zuzenbideko Doktoretza Programaren batzorde akademikoak eskaerak ebaluatu, eta nor onartu erabakiko du, alderdi hauek kontuan hartuta:
- Doktoretzan sartzeko ikasketen egokitasuna (30 puntu). Profil egokiek 30 puntu jasoko dituzte. Gainerako kasuetan, ikerketa-lerroari lotutako irakasgaietan egindako kreditu kopuruaren arabera emanen dira puntuak.
- Graduko eta masterreko espediente akademikoa (50 puntu). Graduko espedienteak 20 puntu balioko du gehienez, eta masterrekoak, berriz, 30 puntu.
- Ikerketa-lanean izandako esperientzia (10 puntu). Argitalpen akademikoak, kongresu zientifikoetako aurkezpenak, ikerketa-proiektuetako parte-hartzea eta unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan emandako mintegiak.
- Mugikortasun egonaldiak (5 puntu). Ikerketa-egonaldiak eta mugikortasun akademikoko programetako eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzea norberarena ez den ikastegi batean, haien kopuruaren eta iraupenaren arabera.
- Atzerriko hizkuntzak (5 puntu). Hizkuntza bakoitzeko, 1 puntu emanen da B1 maila izateagatik, 2 puntu B2 maila izateagatik, 3 puntu C1 maila izateagatik eta 4 puntu C2 maila izateagatik, ezarritako mugaraino. Balio duten hizkuntza-tituluak NUPek bere graduko titulu ofizialetarako hizkuntza-gaitasuna frogatzeko onartzen dituenak dira.
Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:
1. ikerketa-lerroa: Zuzenbidea Zientzia Juridikoen esparruko graduetako eta masterretako ikasleak, edo Zientzia Juridikoen esparruko ikerketako masterretakoak, aldez aurretiko prestakuntzaren esparru espezifikoa edozein dela ere.
2. eta 3. ikerketa-lerroak: Ekonomia eta Enpresa. Ekonomiaren eta Enpresaren esparruko graduetako eta masterretako ikasleak, edo Ekonomiaren eta Enpresaren esparruko ikerketako masterretakoak, aldez aurretiko prestakuntzaren esparru espezifikoa edozein dela ere.
Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.
1. ikerketa-lerroa: Zuzenbidea. Doktoretzan sartzen ahalko dira, halaber, gradua eta masterra duten eta Zientzia Juridikoen eta Zientzia Juridikoetako Ikertzeko Metodologien esparruko 60 kreditu gutxienez eginak dituzten ikasleak; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:
- Zientzia Juridikoen esparruko NUPeko graduko eta/edo masterreko eskaintza akademikoko 20 kreditu gehienez.
2. eta 3. ikerketa-lerroak: Doktoretzan sartzen ahalko dira, halaber, gradua eta masterra duten eta Ekonomiaren eta Enpresaren eta Gizarte Zientzietako Ikertzeko Metodologien esparruko 60 kreditu gutxienez eginak dituzten ikasleak; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:
- Ekonomiaren eta Enpresaren esparruko NUPeko graduko eta/edo masterreko eskaintza akademikoko 20 kreditu gehienez.