Aurkezpena
Zergatik egin Komunikazioen, Bioingeniaritzaren eta Energia Berriztagarrien Teknologietako Doktoretza Programa?
- Nazioartean ospea duten lehen mailako ikerketa-taldeek dihardute programaren ikerketa-lerroetan.
- Prestakuntzako eskaintza zabala da.
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?
NUP
- Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura
- Zientziak
- Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza
EHU
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Programaren irizpide espezifikoak
Batzorde akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nor onartuko duen programan, alderdi hauei begira:
- Eskatzailearen titulazioaren gaiaren eta doktoretza-tesian landuko duen gaiaren arteko parekotasuna (% 70).
- Lan-esperientzia (% 10): tesia garatzeko interesgarria den esparru bateko eskarmentua.
- Bestelako merezimenduak (% 20): ikerketako beste merezimendu batzuk, hala nola aldizkari zientifikoetako argitalpenak, Estatuko eta nazioarteko kongresuetako txostenak, ikerketa-mintegietako parte-hartzeak eta abar, baita Batzorde Akademikoak egokitzat jotzen duen eta egiazta daitekeen beste edozein merezimendu ere.
Nolanahi ere, izangaia onartua izateko, ezinbestekoa izanen da programako doktoreetako batek bere gain hartu ahal izatea hark proposatutako ikerketa-lerroa. Betebehar hori programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.
Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan, Bioingeniaritzan edo Energia Berriztagarrietan prestakuntza duten izangaiak, gero espezializazioa egin badute NUPek ematen dituen masterretako batean edo beste ikastegi edo unibertsitate bateko master baliokide batean; master horrek, betiere, ofiziala izan behar du, eta aipatutako alorretako prestakuntzarekin lotura duen gai batekoa.
Ulertuko da izangaiek prestakuntza zientifiko-teknologikoa eta gaitasun eta ezagupen egiaztatuak eta nahikoak dituztela tesi proiektua ongi garatzeko.
Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.
Horren antzeko beste master edo titulazio zientifiko edo teknologiko batzuetatik datozen ikasleak ere sartzen ahalko dira programan, nahiz eta prestakuntza egiaztaturik ez eduki energia berriztagarrietan, komunikazio teknologietan edo bioingeniaritzan; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:
- Ikerketa-planarekin lotutako irakasgai espezifikoetako 15 kreditu.