Informazio akademikoa
Arduraldia eta ikasten jarraitzeko aukerak
- Arduraldi osoko ikasketak: lau urte igarotzen ahalko dira gehienez doktoregaiak programan matrikula egiten duenetik doktoretza-tesia gordailutzen duen egunera arte.
- Arduraldi partzialeko ikasketak: batzorde akademikoak baimena ematen ahalko du programa gehienez zazpi urtean egiteko, matrikularen egunetik zenbatzen hasita.
- % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak: doktoretzako ikasketek sei urte iraunen dute gehienez arduraldi osoan eginez gero, eta bederatzi urte arduraldi partzialean eginez gero.
- Beste kasu batzuk: doktoretzako ikasketen iraupenaren epemugaren zenbaketa eten eginen da aipatutako epe horietarako, baldin eta kasu hauetakoren batean egonez gero: aldi baterako ezintasuna, jaiotza, adopzioa, adoptatu aurretik umea etxean hartzea, adingabeen harrera, arrisku handiko haurdunaldia, bularra emateko arriskua eta genero indarkeria edo araudi indardunean jasotako beste edozein egoera.