Joan eduki nagusira

Doktoretza Ingurumen Agrobiologian

Egin ezazu doktoretza nekazaritzako jardueren eta ingurumenaren arloan, ongarrien, fitokimikoen eta haiekin lotutako produktuen sektoreko enpresetan, baita nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan ere.

Aurkezpena

Zergatik egin Ingurumen Agrobiologiako Doktoretza Programa?

  •  Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) arteko baterako titulua. 
  • Gaitasuna izanen duzu ikerketa-taldeetan parte hartzeko eta proiektuak gidatzeko bai ikerketako eta irakaskuntzako zentroetan, bai enpresetan, bai Estatuko eta nazioarteko erakunde publikoetan eta bai ingurumenaren, nekazaritzaren eta basoen sektoreko GKEetan.
  • Prestakuntzako eskaintza zabala da.
  • Ikasleentzako laguntza eta jarraipena: 

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

NUP

UPV/EHU

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Kontsultatu sartzeko baldintzak Kontsultatu sartzeko baldintzak

Programaren irizpide espezifikoak

Ingurumen Agrobiologiako Doktoretza Programaren unibertsitatearteko batzorde akademikoak erabakiko du nor onartuko duen programan, alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Masterreko prestakuntzaren egokitasuna: 40 puntu.
  • Graduko (edo lizentziaturako) eta masterreko ikasketen espediente akademikoa: 25 puntu.
  • Agrobiologiaren esparruko prestakuntza gehigarria: 10 puntu.
  • Agrobiologiaren esparruko tekniken erabilera gehigarria: 10 puntu.
  • Argitalpen eta komunikazio zientifikoak: 10 puntu.
  • Beste merezimendu batzuk: 5 puntu.

Ingeleseko B2 maila. Ziurtagiri hori ez duen ikasleak doktoretza-tesia entregatu baino lehenago lortu beharko du.

Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:

  • Biologiari, Nekazaritzako eta Basogintzako Ingeniaritzari, Biokimikari, Bioteknologiari, Ingurumen Zientziei eta haiekin zerikusia duten bestelako tituluei lotutako arloak barne hartzen dituzten masterrak, baldin eta landareen eta agrosistemaren funtzionamenduari buruzko ezagupenak lantzen dituztela egiaztatzen badute.
  • Landako eta laborategiko saiakuntzak diseinatzeko, datuak analizatzeko eta proiektuak gidatzeko gaitasuna.