Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Bioteknologiako Ikerketan eta Berrikuntzan

Jaso ezazu prestakuntza praktiko eta espezializatua biomedikuntzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan aplikatutako bioteknologiaren aurrerapen berriei eta nazioarteko joerei buruz.

*Ez da emanen 2023-2024 ikasturtean. Masterra 2024-2025 ikasturtean hasiko da

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 2ods 93ods 5ods 8ods 11ods 13

 

Zergatik ikasi Bioteknologiako Ikerketako eta Berrikuntzako Unibertsitate Masterra?

  • Langile kualifikatuen eskaria handia da bioteknologiaren sektorean. 
  • Nafarroan, osasunaren eta nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa-ekosistema sendoa dago, eta NUP eta bere ikerketa-institutuak (IMAB, Navarrabiomed eta ISFOOD) haren parte dira. Horrez gain, bioekintzailetzak indar handia du eskualdean, zerbitzuen arloan puntakoak diren enpresen laguntzari eta CEIN enpresa-sustatzailearen lanari esker.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
  • Talde txikiak izaten dira.
  • Espezializazio Adimenduneko Nafarroako Estrategiarekin lerrokatua dago (S4), bere ardatz nagusiak elikadura osasuntsu eta jasangarria eta medikuntza pertsonalizatua izaki.
  • Bioteknologiak eragin sozial handia du, pertsonen bizi-kalitatea eta beren ingurunea hobetzen laguntzen baitu, baita gizartearen aurrerabide jasangarria bultzatzen ere.
  • Eskuratuko dituzun ezagupen, gaitasun eta ahalmenei esker, aukera izanen duzu:
    • Zeure negozio-eredua garatzeko, eta I+G+b-ko departamentuetako diziplina anitzeko taldeetan integratzeko, bai sektoreko enpresa indartsu eta eskarmentudunetan, bai gorantz doazen enpresa teknologikoetan, gero eta profil espezializatuagoak behar baitituzte.
    • Karrera akademikoa eta/edo ikerketakoa hasteko.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Bioteknologiako Ikerketako eta Berrikuntzako Unibertsitate Masterrera?

  • Gradua Bioteknologian
  • Gradua Biokimikan 
  • Gradua Biologian
  • Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan
  • Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan
  • Gradua Zientzietan
  • Gradua Farmazian
  • Antzeko beste gradu batzuk

Zertan egiten ahalko dut lan Bioteknologiako Ikerketako eta Berrikuntzako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Farmaziaren, bioteknologiaren edo nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetako I+G+b-ko departamentuetan.
  • Ikerketa-zentroetako edo zentro teknologikoetako ikerketako, berrikuntzako eta garapeneko jardueretan.
  • Ikerketa-karreran sartzen ahalko zara doktoretzaren bidez.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Estekan honetan honako hauek daude kontsultatzeko:

  • Sartzeko betebehar espezifikoak.
  • Ikasketen araudia. 
  • Sarbide berriko ikaspostuen mugak ikasturte bakoitzerako. 
  • Aurreinskripzioaren eta onarpen prozesuaren egutegia. 
  • Matrikula egiteko egunak.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. 
Onarpen irizpideak betetzen dituzten pertsonak eskaintzen diren ikaspostuak baino gehiago baldin badira, merezimenduak hartuko dira aintzat hautapen prozesuan, frogagiri hauetan oinarrituta:

  • Graduko espediente akademikoa, eskaera egiten den unekoa. Ikaslea graduko ikasketak amaitzen ari bada, azken ikasturteko lehenbiziko seihilekora bitarteko espediente akademikoa hartuko da kontuan.
  • Atzerriko hizkuntza: ingelesa. B2 maila egiaztatu behar da gutxienez (20 puntu).

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula