Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan

Izan zaitez aditua enpresek eskatzen duten zerga, lan eta kontabilitate aholkularitzan. Gai izanen zara ikuspegi juridikotik erantzuna emateko enpresen esparruan sortzen diren arazo garrantzitsuenei

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 5 ods 8

 

Zergatik ikasi Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Masterra?

  • Lanpostu honek eskari handia du enpresetan.
  • Titulazioa Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin dago lerrokatuta, eta haren printzipio nagusia da konfiantzan eta negoziazioan oinarritako enpresa-eredu bat eraikitzea. Horrek eskatzen du zerga, lan eta kontabilitate legeria zorrotz ezagutzea eta aplikatzea.
  • Prestakuntza praktikoa kasuen azterketaren bidez.
  • Sektoreko enpresa eta instituzioetan kanpo praktikak egiteko aukera.
  • Lortuko dituzun ezagutzek honako hauetarako gaitasuna emanen dizute:
    • Kontabilitatea kudeatzeko.
    • Aholkularitza emateko Sozietateen gaineko Zerga, PFEZa eta BEZaren aurkezpena eta likidazioa egiteko.
    • Zerga-obligazioak betetzeko.
    • Lan kontratazioaren arloan aholku emateko.
    • Nominak eta Gizarte Segurantzaren prestazioak kudeatzeko.
    • Lanaren, gizarte segurantzaren eta zergen arloko administrazioaren aurrean jarduteko.
       

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Masterrera?

  • Zuzenbideko Gradua
  • Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua
  • Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua
  • Ekonomiako Gradua.
  • Aurreko ikasketen baliokideak diren lizentziak eta diplomak
  • Ikasketa horiekin loturiko titulu bikoitzak eta nazioarteko programak
  • NUPen Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Master Berekia, zeina iraungi egin baita master ofizial hau ezarri ondoren

Zertan egiten ahalko dut lan Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Enpresen eta langileen aholkulari juridiko gisa.
  • Zerga, lan eta kontabilitate aholkularitzako zerbitzuak ematen dituzten bulego juridikoetako aholkulari gisa.    
  • Giza baliabideen zuzendari gisa.
  • Finantza zuzendari gisa.
  • Administrazio Publikoan, zergen, lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloetan.
  • Aholkularitzan.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Masterretarako sarbideari buruzko informazio orokorrean honako hauek kontsultatzen ahal dira:

  • Sartzeko betebehar espezifikoak.
  • Ikasketen araudia. 
  • Sarbide berriko ikaspostuen mugak ikasturte bakoitzerako. 
  • Aurreinskripzioaren eta onarpen prozesuaren egutegia. 
  • Matrikula egiteko egunak.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Sarbidea NUPen Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Master Berekiaren bidez

Ikasturte bakoitzean argitaratuko da zenbat ikaspostu dauden Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Master Berekitik datozen ikasleentzat, master bereki hori iraungi egin baita master ofizial hau ezarri ondoren.

Masterraren irizpide espezifikoak

Hauek dira titulu ofizial honetan aplikatuko diren hautapen irizpide espezifikoak:

  • Graduaren espediente akademikoa: % 70
  • Lan aholkularitzaren arloko lan esperientzia espezifikoa: % 20
  • Beste hizkuntza batzuk, ingelesa eta euskara bereziki: % 10

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula