Joan eduki nagusira

Justizia Errestauratiboan Esku Hartzeko Teknikak eta Praktika Errestauratibo Komunitarioak

Justiziak, soziala eta demokratikoa izanen bada, herritarren parte-hartzea behar du, herritarrek haien arteko gatazkak modu itunduan konpontzen laguntzeko. Herritarrek justizian izan behar duten parte-hartze hori jurisdikzio maila guztietan erraztu eta indartu behar da, eta ebatzi beharreko gatazken izaeraren araberako bermeak eta babes neurri egokiak ezarri behar dira. Mikrokredentzial unibertsitario hau Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuarekin batera diseinatu da, eta gatazkak teknika errestauratiboen bidez konpontzeko esku hartzeak egin ahal izateko gaitasunak eta trebetasunak garatzeko tresnak landuko dira. 

Mikrokredentzial hau lotua dago Justizia Errestauratiboko Unibertsitateko Adituaren Diplomarekin. (iArgibide gehiago)

  • Modalitatea: presentziala
  • Kredituak 4 ECTS (40 eskola-ordu)
  • Noiz hasiko den izena emateko epea: 2025/03/24
  • Prezioa: 420 € | Prezioa deskontuekin: 126 € (Kontsultatu baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025/12/02tik 2026/03/31ra
  • Oharra: ikastaroaren ikaspostu guztiak beteak daude, eta hemendik aurrerako inskripzio guztiak itxaron zerrendara pasatuko dira.

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.E

ods 5 ods 10  ods 16  ods 17 


  • Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua.

Mikrokredentzial unibertsitario hau Nafarroako Gobernuak bultzatutako politika publikoen barnean kokatzen da; izan ere, gatazkak bide baketsuak erabiliz konpontzea eta herritarrek justizian parte hartzea baita politika horien xedea.  

NUPen emanen da, modu presentzialean, eta ezagutzen eta esperientzien trukea sustatuko dituen ikaskuntza praktiko eta teorikorako gune bat izan nahi du. Hori horrela, justizia gizatiarrago eta parte-hartzaileago bat lortzen laguntzeko aukera bat da, berdintasun eta lurralde kohesioaren balioekin bat datorrena. 

La formación se centra en el desarrollo de habilidades prácticas y la aplicación de técnicas avanzadas en intervenciones Prestakuntzak trebetasun praktikoak garatzea du ardatz, eta teknika errestauratibo aurreratuak aplikatzea, arlo judizialean zein testuinguru komunitarioetan. Funtsezko gaiei heltzen die, hala nola bideratze-protokoloei eta justizia errestauratiboko esku-hartze faseei, bai eta kasu konplexuak maneiatzeko berrikuntza metodologikoei ere. Gainera, arreta berezia ematen dio prozesu errestauratiboak aztertu eta errazteko garaian, generoaren, intersekzionalitatearen eta kulturartekotasunaren ikuspegiak ere kontuan hartzeari. 


  • Ikaspostuak: 35
  • Hizkutnza: gaztelania
  • Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Eguneroko jarduna: Justizia errestauratiboa esparru judizialean.
  • Esku-hartze errestauratibo konplexuak.
  • Esku-hartze errestauratiboetako gatazkak aztertzeko beharrezko elementuak.

Sartzeko profila:

Justizia errestauratiboan interesa duen edonor, betiere 25 eta 64 urte artean baditu ikastaroa hasten den egunean.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak: 

Onartua izateko irizpideak: 

Sartzeko profila eta baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak. 

Onartutakoen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.

Emaitzak

  • Justizia errestauratibo judizialaren esparruko bideratze protokoloak eta esku-hartze faseak ezagutzea..
  • Oso konplexuak diren kasuei heltzeko garatzen ari diren berrikuntza metodologikoak ezagutzea.
  • Gaitasunak garatzea generoa eta intersekzionalitatea aintzat hartuko dituzten prozesu errestauratiboak errazteko.

Prestakuntza-helburuak

  • Trebetasun praktikoak garatzea praktika errestauratiboetan eta bideratze protokoloen aplikazioan, delitu arinetan prozesu errestauratiboak eraginkortasunez kudeatzeko.
  • Egoera konplexuetan esku-hartze errestauratiboko teknika aurreratuak aplikatzea.
  • Esku-hartze errestauratiboetan gatazkak aztertzeko gaitasunak garatzea, prozesuen diseinuan eta prozesuak erraztean genero, intersekzionalitate eta kulturartekotasun ikuspegiak txertatzeko.

  • Zuzendaritza akademikoa: Inés Olaizola Nogales, NUPeko Zuzenbide Saileko irakasle katedraduna.
  • NUPeko irakasle kolaboratzaileak
  • Kanpoko kolaboratzaileak: 
    • Eduardo Santos Itoiz, legelaria eta familia-bitartekaritzan aditua.
    • Gema Varona Martínez,doktorea zuzenbidean, soziologia juridikoko masterduna eta kriminologiako goi mailako diplomaduna.
    • Elena Sarasa Villaverde, abokatua eta bitartekaria. Bitartekaritzako eta Gatazken Konponbideko Espainiako Eskolaren merezimendu profesionalaren 2019ko dominaren irabazlea.
    • Johana Flores González, zuzenbidean lizentziatua da eta giza eskubideetan masterduna.
    • Nerea Aguado Alonso, genero berdintasuneko espezialista.  
    • Maite Virto Ibáñez, bitartekaritzan eta prozesu errestauratiboetan eskarmentua duen gizarte-langilea. Nafarroako Gobernuko Justizia Errestauratiboko Taldeko kidea.
    • Manuel Ledesma Moreno, , legelaria eta auzitegi penaleko bideratzaile/bitartekaria 2006az geroztik. Nafarroako Gobernuko Justizia Errestauratiboko Taldeko kidea.
    • Elisa Arbizu Labarta, prozesu errestautatiboetako bideratzailea.
    • Raúl Manzano Gutiérrez, , psikologoa, kriminologoa eta Nafarroako Gobernuko Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko zerbitzuburua..

  • Ordutegia: astearteetan, 16:00etatik 19:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:

  • Test erako azterketa finala: % 50
  • Gutxienez saioen %85era joatea: % 50

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Errregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 420 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 126 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsen bidez finantzatuko da, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituzten ikasle onartuentzat.
  • 42 € - Nafarroako Gobernuaren % 20ko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak matrikularako inongo entitateren finantzaketarik jaso ez duten pertsona fisikoentzat izanen dira soilik.

Mikrokredentzial hau lotua dago Unibertsitateko Adituaren Diploma Justizia Errestauratiboan izeneko mikrokredentzialarekin, zeina honako hauek osatzen baitute:

Diploma lortzeko beharrezkoa da:

  • Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
  • Unibertsitateko egresatua izatea.
  • Adituaren Amaierako Lana aurkeztea (1 ECTS).
  • Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.

Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan. 

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago