Joan eduki nagusira

Justizia Errestauratiboko Funtsezko Gaiak eta Praktika Errestauratibo Komunitarioak

Mikrokredentzial unibertsitario hau Justiziako Zuzendaritza Nagusiak justizia eta jarduera errestauratiboak bultzatzeko egiten dituen politika publikoen barrenean sartzen da, 4/2023 Foru Legean jasotzen den moduan –2023ko martxoaren 9koa, justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratibo komunitarioei buruzkoa–. 

Aplikatu justizia errestauratiboaren ikuspegia hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan, eta ikasi justizia errestauratiboak zer onura ekartzen dizkion delituen prebentzioari eta bizikidetza-esparruak eta bakearen kultura eraikitzeari. 

Mikrokredentzial hau lotua dago Justizia Errestauratiboko Unibertsitateko Adituaren Diplomarekin (informazio gehiago)

  • Modalitatea: presentziala
  • Kredituak: 6 ECTS (60 eskola ordu)
  • Inskripzioa: Itxia
  • Prezioa: 630 € | Prezioa deskontuekin: 189 € (Kontsultatu baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025/04/15etik 2025/11/25era
  • Oharra: ikastaroaren ikaspostu guztiak beteak daude, eta hemendik aurrerako inskripzio guztiak itxaron zerrendara pasatuko dira.

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 5 ods 10  ods 16  ods 17 


  • Laguntzailea: Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua

 

Justizia Errestauratiboko Funtsezko Gaiak eta Praktika Errestauratibo Komunitarioak izeneko mikrokredentzial unibertsitarioa justizia errestauratiboaren printzipioak eta oinarriak sakon ulertzeko diseinatua dago. 

Diziplinarteko ikuspegi batetik eta adituen lankidetzarekin, prestakuntza honek funtsezko gaiak jorratzen ditu, hala nola justizia errestauratiboa Espainian, tresna errestauratiboak eta prozesu errestauratiboak bideratzen dituzten pertsonen zeregina. Horiez gain, justizia errestauratiboaren, justizia terapeutikoaren eta justizia trantsizionalaren arteko aldeak aztertzen dira, eta arreta berezia jartzen da zenbait testuingurutan dituen aplikazioetan eta mugetan.   


  • Ikaspostuak:: 35
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Justizia errestauratiboa justiziaren paradigma berri gisa.
  • Justizia errestauratiboa justiziaren paradigma berri gisa.
  • Tresna errestauratiboen ikuspegi orokorra.
  • Prozesu errestauratiboetako bideratzaileak.
  • Bide berriak justizia errestauratiboan.

Sartzeko profila:

Justizia errestauratiboan interesa duen edonor, betiere 25 eta 64 urte artean baditu ikastaroa hasten den egunean.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak:

Onartua izateko irizpideak:

Sartzeko profila eta baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.

 

Onartuen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.

Emaitzak

  • Justizia errestauratiboaren eta praktika errestauratibo komunitarioen funtsezko kontzeptu eta printzipioak identifikatzea.
  • Prozesu errestauratiboek biktimarengan, arau-hauslearengan eta komunitatearengan dituzten ondorioak ebaluatzea.
  • Justizia errestauratiboaren ikuspegia zenbait testuinguru sozial eta kulturaletan aplikatzea.
  • Justizia errestauratiboko testuinguruetan bideratze lanak egiteko trebetasunak garatzea.
  • Justizia errestautatiboaren oinarri diren nazioarteko eta estatuko lege esparruei buruz hausnartzea, Espainiako sistema prozesala ere barne.

Prestakuntzaren helburuak

  • Ulertzea eta aztertzea justizia errestauratiboaren printzipioak eta oinarriak , zigor sistemarekin duen harremana, eta prebentzio ikuspegia gatazkak konpontzeko garaian.
  • Justizia errestauratiboaren, justizia terapeutikoaren eta justizia trantsizionalaren arteko desberdintasunak aztertzea eta ebaluatzea, eta zenbait testuingurutan dituzten aplikazioak eta mugak azpimarratzea.
  • Justizia errestauratiboaren arloko nazioarteko eta estatuko legeria garrantzitsua aztertzea eta horri buruz hausnartzea.
  • Komunitateko errestaurazio-praktikei, horien inplementazioari eta gizarte-ehuna berreraikitzeko eskaintzen dituen onurei buruzko ezagutzak garatzea eta aplikatzea.
  • Justizia errestauratiboaren arloan Espainian dauden esperientziak, proiektuak eta lege joerak identifikatzea eta ebaluatzea, eta horien irismena eta mugak ulertzea Espainiako zigor sistemaren egungo testuinguruan.

     

  • Zuzendari akademikoa: Inés Olaizola Nogales, irakasle katedraduna NUPeko Zuzenbide Sailean.
  • NUPeko irakasle kolaboratzaileak:
  • Kanpoko kolaboratzaileak:
    • Eduardo Santos Itoiz, legelaria eta familia-bitartekaritzan aditua.
    • Jorge Ollero Perán,zigor eta espetxe zuzenbidean, justizia errestauratiboan, bitartekaritzan eta politika kriminalean aditua.
    • Gema Verona Martínez, doktorea zuzenbidean, soziologia juridikoko nazioarteko masterduna eta kriminologiako goi mailako diplomaduna.
    • Manuel Ledesma Moreno,legelaria eta auzitegi penaleko bideratzaile/bitartekaria 2006az geroztik. Nafarroako Gobernuko Justizia Errestauratiboko Taldeko kidea.
    • Elisa Arbizu Labarta, prozesu errestautatiboetako bideratzailea.

       

  • Saio presentzialen ordutegia: astearteetan, 16:00etatik 19:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:

  • Test erako azterketa finala: % 50
  • Gutxienez saioen %85era joatea: % 50

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 630 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 189 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsen bidez finantzatuko da, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituzten ikasle onartuentzat.
  • 63 € - Nafarroako Gobernuaren % 20ko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula.

Mikrokredentzial hau lotua dago Unibertsitateko Adituaren Diploma Justizia Errestauratiboan izeneko mikrokredentzialarekin, zeina honako hauek osatzen baitute:

Diploma lortzeko beharrezkoa da:

  • Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
  • Unibertsitateko egresatua izatea.
  • Adituaren Amaierako Lana aurkeztea (1 ECTS).
  • Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.

Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago