Osasun Zientzien Fakultatea
Osasun Zientzietako Hezkuntza Unitatea
Osasun Zientzien Hezkuntzako Unitateak babesa eta laguntza ematen die Fakultateko gradu eta masterretako irakasleei, eta, horretarako, jarduerak antolatzen ditu osasun hezkuntzaren arloko prestakuntza, aholkularitza eta ikerketa eta berrikuntza sustatzeko.
• Irakasleei laguntza ematea irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan, taldeko eta banakako prestakuntza-saioen bidez.
• Simulazio klinikoa bultzatzea irakaskuntza-metodologia gisa, irakasleentzako prestakuntzaren eta aholkularitzaren bidez, bai eta simulazio zentroaren kudeaketa ere.
• Jardunbide egokien eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuen garapena sustatzea, Osasun Zientzietako titulazioetan metodologia aktiboak ezartzen laguntzeko.
• Aholku ematea Osasun Zientzietako titulazioetan ebaluazio kliniko objektibo egituratuak egiteko plangintzari eta bideragarritasunari buruz.
• Irakasleei orientazioa ematea Osasun Zientzietako titulazioetako ikasketa amaierako lanen tutore aritzeko.
• Osasun Zientzietako hezkuntzaren arloan ikerketa garatzea.
Helburu horiek lortzeko, Osasun Zientzien Hezkuntzako Unitatea elkarlanean ari da Osasun Zientzien Fakultatearekin, Osasun Zientzien Sailarekin, Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiarekin eta Unibertsitateko beste zerbitzu batzuekin.
Arduraduna
-
Raquel Artuch
Tel. 948 16 9140
Osasun Zientzien Hezkuntzako Unitateari atxikiak
-
Cristina Rodríguez
Tel. 948 16 6164 -
Paula Escalada
Tel. 948 16 6122 -
Alazne Antón - TuteraTel. 948 41 7877
Aurkezpena
Osasun Zientzien Fakultateko Simulazio Zentroa irakaskuntza-ingurune bat da, bereziki diseinatua simulazioan eta trebetasun klinikoen entrenamenduan oinarritutako ikaskuntza-jarduerak garatzeko.
Haren instalazioetan, Osasun Zientzietako graduko eta graduondoko ikasleek aukera dute benetako baldintzak simulatzen dituzten egoeretan jarduteko, gaitasunak eskuratzeko bidean aurrera egin dezaten ingurune kontrolatu eta seguru batean.
Talde arduraduna
Zentroaren kudeaketaren eta koordinazioaren arduraduna Osasun Zientzien Hezkuntzako Unitatea da, baina lankidetzan aritzen da simulazioetan laguntzeko teknikariekin.
ARDURADUNAK:
Paula Escalada eta Cristina Rodríguez, Osasun Zientzien Hezkuntzako Unitateari atxikiak
- Helbide elektronikoa: unidadeducacion.salud@unavarra.es
SIMULAZIO KLINIKOKO ETA LABORATEGIKO TEKNIKARIAK:
Osasun Zientzietako campusa: Leire Urtasun, David Valencia eta Merche Murillo
- Helbide elektronikoa: laboratorios.simulacionsalud@unavarra.es
Tuterako campusa: Ana Madoz
- Helbide elektronikoa: laboratorios.fisioterapia@unavarra.es
Irakaskuntza-inguruneak eta ekipamenduak
Gaur egun, simulazio zentroak bederatzi irakaskuntza-ingurune ditu, eta askotariko erabilerarako aukera ematen dute. Haietako hiruk ikus-entzunezko sistema bat dute agertoki klinikoak hainbat testuingurutan garatzeko (ospitaleko gela, larrialdietako / zainketa kritikoetako boxak, kontsulta-gela edo etxea).
Simulazio zentroa handitzea aurreikusten da; horretarako, instalazio berriak jarriko dira Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berrian eta Tuterako campusean, bai eta Ospitalez Kanpoko Arretako Simulazio Eremu bat ere.
Paziente Simulatuen Programa
Paziente simulatu bat benetako paziente, senide edo laguntzaile baten rola modu sinesgarrian interpretatzeko entrenatu den pertsona bat da. Paziente Simulatuen Programaren helburua da baliabide hori erabiltzea irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta ikasleek eskuratutako gaitasunak ebaluatzeko.
Paziente simulatu gisa parte hartu nahi baduzu, idatzi WhatsApp zenbaki honetara: Whatsapp: 638 820 033
Ezagutu simulazio zentroa
Aurkezpena:
Irakaskuntza-inguruneak:
- Irakaskuntza-metodologien araberako ikaskuntza-emaitzak aztertzea.
- Gaitasunak eskuratzeko erabilitako irakaskuntza-tresnak eta -jarduerak baliozkotzea.
Osasun Zientzien Fakultatearen eraikina
Barañaingo etorbidea, z.g., 2. solairua, 29. aretoa
Iruñea
unidadeducacion.salud@unavarra.es