Joan eduki nagusira

Osasun Zientzien Fakultatea

Gradu amaierako lana

Mota hauetako gradu amaierako lanak daude aukeran:

  • Berrikuspen bibliografikoa
  • Berrikuspen bibliografikoa esku hartzeko proposamen batekin
  • Berrikuspen bibliografikoa hobekuntzarako proposamen batekin
  • Berrikuspen bibliografikoa zainketa plan baten prestakuntzarekin
  • Berrikuspen bibliografikoa negozio plan baten prestakuntzarekin
  • Berrikuspen bibliografikoa ekintzailetzako proposamen batekin
  • Berrikuspen bibliografikoa datu publikoen analisi batekin

GALaren zuzendariaren funtsezko zereginak dira GALaren zehaztapenak ezartzea, GALa egin bitartean ikasleari orientabidea ematea gaiaren egiturarekin, filosofiarekin edo ikuspegiarekin lotutako kontuei buruz, hasieran ezarritako helburuak emandako epean betetzeko modukoak direla bermatzea eta baimena ematea GALaren aurkezpena eta defentsa egiteko. Ikasleari GALaren zuzendari bat esleitu zaionean hasten da zuzendariaren lana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko sail bateko irakasle bat izan behar da GALaren zuzendaria, lanari dagokion graduan eskolak ematen dituena. Zuzendariak nahi badu, NUPeko beste irakasle bat izan daiteke zuzendarikide edo kanpoko aholkulari.

Gradu amaierako lanen gaien eta zuzendarien eskaintza irailean argitaratzen du fakultateak Nireikasgelategian horretarako prestatutako gunean. Ikasle bakoitzak gai bat aukeratzen du irailean horretarako finkatutako egunean, eta ikasleek graduan ordura arte izandako espediente akademikoko kalifikazioen araberako ordenan izaten dute lehentasuna aukeraketa egiteko.

GALa era telematikoan eta automatikoan aukeratzen dute ikasleek, Fakultateak ezarritako data baino lehen. Ikasle bakoitzaren aukera pertsonala da.

Epaimahai baten aurrean aurkezten da lan bakoitza. Fakultateko irakasleen artetik bi izendatzen dira epaimahai bakoitzeko kide. GALaren kalifikazioaren % 100 erabakiko du epaimahai kalifikatzaileak: kalifikazioaren % 75 idatzizko dokumentuari emanen dio, eta haren % 25 lanaren aurkezpen publikoari, GALa ebaluatzeari buruzko atalean ezarritako irizpideen arabera.

GALaren memoria formatu jakin batean aurkeztu behar da, irakasgaiaren gidan jasotakoaren arabera. Aurkezpen publikorako, poster bat egin behar da gidako jarraibideen arabera.

Kontsultatu aurreko ikasturteetako gradu amaierako lanak biltegi instituzionalean (Academica-e)