Osasun Zientzien Fakultatea
Kalitatea eta ziurtagiriak
Enplegagarritasunaren eta ekintzailetzaren zigilua
Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mendeko erakundea da ANECA. NUPek 2024. urtearen amaieran jaso zuen sari hori bete beharrekorik gabe, eta horrek esan nahi du ziurtagiriak 6 urteko baliozkotasuna duela eta, horrenbestez, 2030era bitartekoa.
Enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua
Kalitatearen Barne Bermerako Sistema
Fakultatearen KBBSa ikastegiaren kudeaketarako eskuliburuan dago deskribatua, eta NUPeko ikastegi eta zerbitzuetan tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gauzatu behar diren prozesuen barne funtzionamendua arautzen du, horiek interes-taldeetara bideratzen saiatuz betiere. Fakultatean egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsultatzen ahal dira.
KBBSaren diseinua prozesuen mapan bistaratzen ahal diren prozesu estrategikoen, operatiboen eta laguntzazko prozesuen xehakapenean oinarritzen da.
Kalitateari buruzko politika eta helburuak
NUPen kalitateari buruzko politika eta helburuak, Gobernu Kontseiluak onetsiak, nabarmendu egiten dute erakundeak nolako konpromisoa duen ikasketetan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko.
Osasun Zientzien Fakultatearen jarraibideak kalitatea eta bere emaitzak kudeatzera daude bideratuak, eta 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan daude islatuak.
Erregistroak eta argitalpen ofizialak
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
---|---|---|
2020/12/16 | AUDIT Diseinua | Diseinuaren ziurtagiria - KBBS |
Txostenak eta ebidentziak
Segimenduaren emaitza gisara, zenbait txosten eta ebidentzia sortzen dira, eta erabiltzaileek, baimena izanez gero, gardentasun atarian dituzte ikusgai, NireIkasgelategian dagokien gunean.