Joan eduki nagusira

Osasun Zientzien Fakultatea

Fakultatea

Nor gara?

Jakin ezazu nor den nor Fakultatean eta nola jarri haiekin harremanetan.

Zer egiten dugu?

Kontsultatu Fakultatearekin lotutako ekitaldi, mintegi ikastaro eta albiste guztiak.

Nola egiten dugu?

Lortutako ziurtagiriak eta kalitate parametroak.
 

 

Osasun Zientzien Fakultateko irakasleek konpromiso irmoa dute irakasle lanarekin, eta esperientzia handia ikerketan, irakaskuntzan eta lanbidean. 30 urtez baino gehiagoz aritu gara osasungintzako profesionalak prestatzen, eta horrek izandako emaitza onen erakusgarri dira gure tituludunen gogobetetze- eta laneratze-tasa altuak (graduatuen % 97 beren prestakuntzarekin zerikusia duen lanpostu batean ari dira lanean ikasketak bukatu eta bi urteren buruan).

  • % 97 beren prestakuntzarekin zerikusia duen lanpostu batean ari dira lanean
  • 30 urte profesionalak prestatzen
  • Gorputza eta garuna irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako dohaintzan emateko programa
  • Osasun Zientzietako Hezkuntza Unitatea
  • Ikasleek ikaskuntza aktiboan aritzen dira ikasgelan edo laborategian jarduera praktikoak eginez, osasun zentro publiko eta pribatuetan praktika asistentzialak eginez eta proiektuak prestatuz.
  • Lankidetzan aritzen gara Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin eta arlo soziosanitarioko beste entitate batzuekin graduko eta graduondoko tituluak bideratzearren osasungintzako oraingo eskaria asetzera eta hala ikasleek erraz has daitezen lanean oraingo baliabide asistentzialetan.
  • Punta-puntako prestakuntza espezializatua eta metodologia berritzaileak (problemetan oinarritutako ikaskuntza eta praktikak simulagailuko pazienteekin).
  • Praktika asistentzialak osasun zentro publiko zein pribatuetan.
  • Naziortekotzeko aukera kalitatezkoak.
  • Konpromisoa garapen jasangarriarekin, erantzukizun soziala eta osasungintzako printzipio etiko eta deontologikoak.