Bestelako tramiteak
Egindako irakasgaien programak
Nola lortu programak
- Ikasturte bakoitzeko irakasgaien programak irakasgai bakoitzaren fitxan daude argitaratuak. NUPen webgunearen bidez kontsultatzen ahal dira.
- Ikasturte jakin bat ez bada ageri webgunean edo iraungitako ikasketa-plan batekoa bada, fakultateko edo eskolako idazkaritzan eskatzen ahal da.
Irakasgaien programak
1. Programak inprimaketa edo eskaera
A. Graduaren web orrialdetik inprimatzea
- Gradu bakoitzaren web orrialdean, zerrenda bat ageri da “Irakasgaiak eta irakasleak” apartatuan, irakasgai bakoitzaren fitxan sartzeko bidea ematen duena.
- Fitxaren goiko partean, ikasturtea hautatzen ahal da, baita programa deskargatu eta inprimatu ere.
B. Programa fakultateari edo eskolari eskatzea
- Programa iraungitako ikasketa-plan batekoa bada edo ikasturte jakin bati dagokion informazioa ez badago webgunean argitaratua, fakultateari edo eskolari eskatzen ahal zaio.
- Programa posta elektronikoz eskatuko zaio fakultateko edo eskolako idazkaritzari, argi eta garbi adierazita irakasgaiaren kodea, izena eta zer ikasturtetan gainditu zen.
2. Zigilua
- Programa eskuratuta gero, fakultateko edo eskolako idazkaritzara juan zigilua jartzeko.
Irakasgaien programak legeztatzeko ziurtagiria atzerrira doazen ikasleentzat
- Ziurtagiriaren eskaera eskabide orokor bidez egingo da Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan, Graduko edo Graduondoko Ikasketen Atalari zuzendurik.
- Eskatzaileak abonu-agiri bat jasoko du (ziurtagiriagatik ordaindu beharreko prezioa zehaztuta). Ordaintzeko modua
- Ikasleak, ziurtagiria egina dagoelako abisua jaso eta gero, ikasketen ardura duen eskola edo fakultatean jasotzen ahalko du.
- Epea: noiznahi eska daiteke.