Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Azterketak eta ebaluazioa

 

Noiz eskatzen ahal den

Ikasle batek azterketa eguna aldatzeko eskaera egin dezake, baldin eta:

  • Klaustroaren, Gobernu Kontseiluaren, Gizarte Kontseiluaren, Ikastegiko Batzordearen edo Saileko Kontseiluaren bilera eta azterketa egun berean badira, eta ikaslea deialdia egin duen organoko kidea bada.
  • Ikaslea egiten ari den titulazioko bi azterketa edo gehiago egun eta ordu berean badira. Irakasgaiek lehentasun ordena hau izanen dute: oinarrizko prestakuntza (1.a), nahitaezkoa (2.a) eta aukerakoa (3.a.). Bi irakasgaiak maila berekoak badira, beheragoko seihilekokoa izanen da aldatuko ez dena.
  • Goi mailako edo Unibertsitateko kirol lehiaketak eta azterketa egun berean badira, NUPek ofizialki parte hartzen badu horietan eta ikaslea NUPen ordezkaria bada.
  • Mugikortasun programetan dauden ikasleen kasuan, unibertsitate hartzailearen egutegia eta mugikortasunetik kanpoko seihilekoaren ebaluazio aldia aldi berean badira.
  • Beste edozein, irakasle arduradunaren iritziz nahikoa bada.

Prozedura

  • Beste egun bat ezarriko da, irakasleen eta interesdunaren artean adostua.
  • Adostasunik ez bada, ikasleak egun aldaketa dagokion dekanoari edo ikastegiko zuzendariari eskatuko dio, eta hark gehienez 10 eguneko epean erabakiko du.

 

  • Azterketara agertu izanaren agiria behar duenak campusetako beheko solairuko zerbitzu orokorren erakusmahaian eskatzen ahal du.
  • Badago agiria deskargatzeko aukera ere.
  • Behin bete ondoren, dagokion irakasleak sinatu behar du.

Desgaitasun baten, ikaskuntzaren nahasmenduaren eta arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren (ADHN) ondorioz premia bereziak dituzten ikasleek gainerako ikasleek dauzkaten berme berak izanen dituzte beren ebaluazio prozesuetan.

Prozedura

  • Ikasleek Gizarte Ekintzarako Unitateari emanen diote beren egoeraren berri.
  • Gizarte Ekintzarako Unitateak egoera aztertu, eta egokitzat jotzen dituen baliabide, mekanismo edo laguntzak ezarriko ditu.

Egokitzapenak

Egokitzapenak kasuaren balorazio indibidualaren arabera aplikatuko dira, eta inoiz ez dute ekarriko eskatutako maila akademikoa jaistea.

Egokitzapenak honako hauek izan daitezke:

  • Metodologiak
  • Laguntza teknikoak erabiltzea
  • Azterketaren denbora aldatzea
  • Egutegi akademikoa malgutzea
  • Beste jarduketa batzuk

 

  • Ebaluazioaren azken proba berrikusi ondoren ez badago kalifikazioari buruzko adostasunik, errekurtsoa aurkezten ahal da.
  • Prozedura hau graduko eta masterreko ikasketetan da aplikatzekoa.
  • Nola: dagokion sailaren zuzendariari zuzendutako idazki arrazoitua.
  • Epea: 2 egun baliodun, berrikusten denetik.
  • Ebazpena: saileko hiru kidek osatutako epaimahai batek ebatziko du errekurtsoa, gehienez ere 10 eguneko epean. Epaimahaian ezin izanen da egon irakasgaia ematen duen irakaskuntza-taldeko irakaslerik.
  • Errekurtsoak: ebazpenaren aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua. Gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez du geldiaraziko aktak betetzeko eta entregatzeko prozedura.

 

Zertan datzan

  • Ikasketen amaiera aurreratzeko, eskatzen ahal da udaberriko seihilekoko (ekaina) irakasgai baten ebaluazioa otsaileko deialdian egitea.
  • Deialdia aurreratzea gainditzeko dauden kreditu guztietarako eskatzen da.
  • Ebaluazio proba aurreratzea eskatzen duten ikasleak proba egiten den aldian irekiko den akta berezi batean jasoko dira.
  • Prozedura hau graduko eta masterreko ikasketetan da aplikatzekoa.

Baldintzak

  • Gainditu gabe izatea ikasketa-planeko kredituen % 10 gehienez ere (Ikasketa Amaierako Lana kontuan hartu gabe).
  • Gainditzeko gauden kredituak aurretik matrikulatuak eta ebaluatuak izatea, gutxienez deialdi batean.
  • Gehienez 12 ECTS aurreratzeko eskatzea.

Epea:

2024ko azaroaren 4tik 8ra

 

Zertan datzan

  • Ikasle batek dituen azken deialdietako ebaluazioa epaimahai batek egin dezala eskatzea.
  • Irakasgaiaren irakaskuntza atxikia daukan saileko hiru irakaslek osatuko dute epaimahaia. Ebaluazio araudiarekin bat etorriz osatu eta izendatuko da epaimahaia.

Baldintzak

  • 5. eta 6. deialdietan eskatzen ahal da.

Epeak

2023-2024 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoa: 2023ko abenduaren 1a arte
  • Udaberriko seihilekoa: 2024ko maiatzaren 2ra arte

2024-2025 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoa: 2024ko azaroaren 28a arte
  • Udaberriko seihilekoa: 2025eko maiatzaren 2ra arte

Prozedura

Baldintzak

  • Irakasgaiaren 3. deialdian eskatzen ahal da.

Epeak

2023-2024 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoa: 2023ko abenduaren 1era arte
  • Udaberriko seihilekoa: 2024ko maiatzaren 2ra arte

2024-2025 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoa: 2024ko abenduaren 2ra arte
  • Udaberriko seihilekoa: 2025eko maiatzaren 2ra arte

Prozedura

Zertan datzan

  • Zenbait kasutan, graduko edo masterreko irakasgai bat konpentsazioaren bidez gainditzen ahal da.
  • Konpentsazioaren bidez gainditu nahi den irakasgaia baldintza guztiak betetzen baditu, gainditutzat jotzen da.
  • Ikaslearen espedientean irakasgai hori sistema horren bidez gainditu dela adieraziko da. Konpentsazioaren bidezko gai kalifikazioa "Gai 5,0" kalifikazioaren baliokidea da.

Baldintzak

Konpentsatu nahi den irakasgaiak baldintza hauek bete behar ditu:

  • Ikasketa-planean gainditu gabe dagoen azken irakasgaia izatea (Gradu Amaierako Lana kontuan hartu gabe).
  • Irakasgaia ez izatea ez kanpoko praktikak, ez GALa, ez aukerako irakasgai bat ere (salbu eta nahitaezkoa bada aipamen jakin bat lortzeko).
  • Konpentsazioa eskatzen den ikasturtean irakasgaian matrikulatua egotea eta “Ez gainditua 0,0” edo “Ez aurkeztua” ez den nota bat izatea kalifikazioa.
  • Honako egoera hauetako bat gertatzea:
    • Irakasgaia kalifikatu den azken bi aldietako batean 4,0 nota izatea gutxienez.
    • Azken bi deialdietako nota 4,0 baino txikiagoa izatea, baina formula hau aplikatuta 5 edo hortik gorako emaitza lortzea: [espedientearen batezbestekoa x 0.7] + [kalifikazioa x 0.3].

Epeak

2023-2024 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko otsailaren 1etik 16ra
  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoetako irakasgaiak: 2024ko ekainaren 10tik 28ra

2024-2025 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko otsailaren 3tik 14ra
  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoetako irakasgaiak: 2025eko ekainaren 10tik 27ra

Prozedura

Baldintzak

Konpentsatu nahi den irakasgaiak baldintza hauek bete behar ditu:

  • Ikasketa-planean gainditu gabe dagoen azken irakasgaia izatea (Master Amaierako Lana kontuan hartu gabe).
  • Irakasgaia ez izatea ez kanpoko praktikak, ez MALa, ez aukerako irakasgai bat ere (salbu eta nahitaezkoa bada espezialitate jakin bat lortzeko).
  • Konpentsazioa eskatzen den ikasturtean irakasgaian matrikulatua egotea eta “Ez gainditua 0,0” edo “Ez aurkeztua” ez den nota bat izatea kalifikazioa.
  • Irakasgaia kalifikatu den deialdietako batean 4,0 nota izatea gutxienez.

Epeak

2023-2024 ikasturtea

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko martxoaren 14ra arte
  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoetako irakasgaiak: 2025eko uztailaren 18ra arte

Prozedura