Joan eduki nagusira

Praktiken kotizazioa Gizarte Segurantzan

 

Zertan datza tramitea

Kanpoko praktika akademikoak egin izanaren ziurtagiria lortzen da tramite hau eginda, Gizarte Segurantzarekin sinatutako hitzarmen berezi baten bidez praktikaldia kotizatzeko.

Nork eskatzen ahal du?

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasketak egin dituztenek.

Zer praktika dira ziurtatzeko modukoak?

  • Kanpoko praktika akademikoak, curriculumekoak (titulu ofizialetakoak zein titulu berekietakoak).
  • Kanpoko praktikak, curriculumetik kanpokoak.

Praktika ordainduak zein ordaindu gabeak izan daitezke.

  • Ordaindutako praktikak egin badira, 2011ko azaroaren 1a baino lehenagokoak izan behar dira.
  • Ordaindu gabeak badira, berriz, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak izan behar dira.

Honako urrats hauek egin behar dira praktiken ziurtagiria lortzeko:

Tasa administratiboa ordaintzeko eskaera

Ziurtagiria egiteko, tasa bat ordaindu beharra dago. Hortaz, eskera egiteko prozedura hasi aurretik, dagokion tasa ordaindu behar duzu. Horretarako, bankuko abonu-agiri bat jaulkitzeko eskatu behar duzu, honako bide hauetakoren bat erabilita (datu hauek adierazi behar dituzu: izen-deiturak; NANa, AIZa edo pasaportea; eta egindako ikasketak):

  • Posta elektronikoz:
    • Eskatu abonu-agiria grado@unavarra.es helbidera, ikasketak gradukoak, diplomakoak, lizentziakoak edo ingeniaritzakoak badira.
    • Eskatu abonu-agiria posgrado@unavarra.es helbidera, ikasketak masterrekoak edo doktoretzakoak badira.
    • Eskatu abonu-agiria posgrado@unavarra.es helbidera, ikasketak berekiak badira.
  • Unibertsitateko bulegoetan (Administrazioko eta Kudeaketako eraikina. Soforak eraikina)

Famili ugariko kideek, familia gurasobakarretakoek eta desgaitasunen bat dutenek horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute tasa murrizteko edo tasa ordaintzetik salbuesteko.

Prezioak eta ordaintzeko modua

  • 31,20 € (familia ugari/gurasobakar orokorren kasuan, 15,60 €; familia ugari/gurasobakar berezien edo desgaitasunen bat dutenen kasuan, 0 €).
  • Posta ziurtatuz bidalitako paperezko ziurtagirien kasuan, gainera, 7,20 €ordaindu behar dira, posta-bidalketa lurralde nazionalaren barruan bada; 10 €, posta-bidalketa Europara bada; eta 25 €, posta-bidalketa munduko gainerako herrialdeetara bada.
  • Bulegoetan (banku txartelaren edo abonu agiri baten bidez) nahiz banketxean egiten ahal da ordainketa.
  • Ordaintzeko modua

FORU AGINDUA, prezio publioak ezartzen dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzu akademikoak emateagatik eta titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.

Eskabidearen eta dokumentazioaren aurkezpena

Ordainketa egin ondoren, unibertsitateko Erregistro Elektronikoan beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar da

  • Ziurtagiria eskatzeko eskaera
  • Ordainketa egin dela egiaztatzen duen abonu-agiriaren frogagiria.
  • Ikasleak berak duen eta ziurtagiria lortzen lagundu dezakeen dokumentazioa: ziurtagiri akademikoa, praktiken ziurtagiria,...

Ziurtagiria

Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiak emanen du ziurtagiria ordaindu gabeko praktikak egin badira, eta ordaindutako praktikak egin badira, Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Kudeatzailetzak.

Ikasketen ardura duen eskolari edo fakultateari emanen dio ziurtagiria, eta hura jarriko da harremanetan eskatzailearekin.

 

  • Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateginaren 52. xedapen gehigarria.
  • 2024ko apirilaren 29ko ISM/386/2024 Agindua, 2024ko uztailaren 26ko ISM/812/2024 Aginduaren bidez aldatua.