Aurkezpena
Zergatik egin Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktoretza Programa?
- Titulu bikoitza da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) emana.
- Prestakuntzako eskaintza zabala du.
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
¿Qué departamentos participan en este programa?
- Zientziak (NUP)
- Kimika Organikoa eta Ez-organikoa (EHU)
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:
- Kimikaren alorreko ezagutza aurreratua izatea: azkeneko teoriak, interpretazioak, metodoak eta teknikak zein diren ezagutzea.
- Gai izatea kimikaren teorian eta praktikan eta horren antzeko alor multidiziplinarioetan egin diren azkeneko aurrerapenen jakitun izateko eta haiek kritikoki interpretatzeko.
- Laborategiko esperimentuetan modu autonomoan lortutako datuak aztertzea, eztabaidatzea eta ondorioak ateratzea, datuok teoria egokiekin lotuta eta lehen mailako iturri bibliografikoak erabilita.
- Kimikako irakasgai bat edo horren antzeko beste irakasgai batzuk modu autonomoan estudiatzeko eta ikasteko trebetasuna izatea.
- Originaltasuna eta sormena erakustea kimikaren eta horren antzeko diziplinen erabileran.
- Doktoretzako ikerketa-lerro batean sarbidea emateko moduko gaitasun, trebetasun eta iaiotasunak izatea..
- Ingeleseko B1 maila izatea.
Izangaiaren curriculum vitaea aztertu eta hari elkarrizketa pertsonala egin ondoren, Batzorde Akademikoak zilegi du zenbait irakasgai, ikastaro, mintegi eta abar egiteko eskatzea doktoretza-programa honetarako sarbide zuzena ematen duen Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Masterra egin ez duten ikasleen prestakuntza osatzeko.
- Kontsultatu Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktoretza Programan irakurritako tesiak
- Sartu NUPen biltegi instituzionalera
- Kontsultatu tesian oinarritutako ekarpen zientifikoak