Aurkezpena
Zergatik egin Matematikako eta Estatistitako Doktoretza Programa?
- Baterako titulua da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, La Lagunako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Zaragozako Unibertsitateak (unibertsitate koordinatzailea) emana.
- Diziplinartekotasuna lantzen du ikerketan.
- Prestakuntzako eskaintza zabala du.
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?
- Estadtistika, Informatika eta Matematika
- Zaragozako Unibertsitatea (koordinatzailea)
- La Lagunako Unibertsitatea
- Oviedoko Unibertsitatea
- Euskal Herriko Unibertsitatea
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Kontsultatu sartzeko baldintzak Kontsultatu sartzeko baldintzak
Programaren irizpide espezifikoak
- Graduko espediente akademikoa (40 puntu).
- Masterreko espediente akademikoa (20 puntu).
- Ekoizpen zientifikkoa(10 puntu).
- Ingeles mailaren ziurtagiria (10 puntu).
- Aurkezpen gutuna(10 puntu).
- Bestelako merezimenduak (10 puntu): sariak, patenteak, bekak, erreferentziazko zentroetan egindako ikerketako egonaldiak edo I+G+Bko ikerketa profesionala.
Honako profill hau gomendatzen da sartzeko:
Matematikako edo Estatistikako Lizentziatura edo Gradua ikasi duten eta master hau egin duten ikasleak:
- Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Unibertsitate Masterra
Programako unibertsitateetan edo beste batean Matematikaren arloetako edo haiekin lotutako beste unibertsitate master bat egin duten ikasleek ere badute aukera doktoretza-programan onartuak izateko.
Ingeleseko B1 maila.
Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.
Fisikako, Informatikako edo Ingeniaritzako prestakuntza eginda ere sartzen ahalko dira izangaiak programan; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:
- Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Unibertsitate Masterreko 12 eta 30 kreditu artean.
Bestelako profilak dituzten ikasleek, programan sartzeko, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:
- Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko Unibertsitate Masterreko 15 kreditu.
- Kontsultatu Matematikako eta Estatistikako Doktoretzan irakurritako tesiak
- Sartu NUPen biltegi instituzionalera
- Kontsultatu tesietan oinarritutako ekarpen zientifikoak