Joan eduki nagusira

Doktoretza Bioteknologian

Lor ezazu ikerketako prestakuntza aurreratua eta diziplina anitzekoa nekazaritzako bioteknologiaren eta bioteknologia mikrobianoaren arloan, baita industria edo osasun bioteknologian eta bigarren mailako beste arlo batzuetan ere.

  •  

Aurkezpena

Zergatik egin Bioteknologiako Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Bioteknologiako Doktoretza Programaren batzorde akademikoak eskaerak ebaluatu, eta nor onartu erabakiko du, alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Graduko eta masterreko espediente akademikoa (4 eta 2 puntu gehienez, hurrenez hurren).
  • Currículum vitae (4 puntu gehienez):
    • Ikerketa-lanean izandako esperientzia (1,5 puntu gehienez).
    • Egindako mugikortasun egonaldiak (0,5 puntu gehienez).
    • Programarekin zerikusia duten bekak edo sariak (0,5 puntu gehienez).
    • Hizkuntzak (1 puntu gehienez).
    • Beste merezimendu batzuk (0,5 puntu gehienez).

5 puntu lortu beharko dira espediente akademikoaren puntuazioa eta curriculumarena batuta.

  • Eskaera-gutuna (2 puntu gehienez), programarekiko interesa duela adierazteko eta interes hori aurretik duen prestakuntza akademikoaren eta epe ertainera egin nahi dituen proiektu profesionalen esparruan justifikatzeko.
  • Bere ibilbide akademiko edo profesionalean esku hartu duten pertsonen erreferentziazko kontaktua (2 puntu gehienez).

Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:

Aldez aurretiko prestakuntza izatea Biologiaren, Kimikaren edo Nekazaritzaren arloetako zientzietan edo teknologietan, eta, horien barnean, ikasia izatea zein diren izaki bizidunen organizazioaren printzipio orokorrak, beren prozesu metabolikoetako oinarrizko elementuak eta beren informazio genetikoaren adierazpena eta transmisioa.

 

Ez da doktoretza-programan sartzeko beste profilik definitu.