Joan eduki nagusira

Nor garen

Xedea

Ekarpena egitea “Smart Cities” kontzeptuaren dibulgazioari eta haren garapen teknologiko eta estrategikoari, baita hura eremu hurbilean, eskualdean, estatuan eta nazioartean ezartzeari eta zabaltzeari ere.

 

Ikuspegia

Smart Cities Institutuak hau babesten eta sustatzen du:

  • lankidetza institutuko ikerketa-taldeen artean,
  • bikaintasuna institutuko kideen ikerkuntzan eta enpresetarako transferentzia teknologikoan,
  • laguntza ekintzailetzaren arloan eta oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaile (OTEB) edo spin-offen sorreran,
  • orientabidea partzuergoak sortzeko eta finantzazio publikoko proiektuen eskaerak egiteko, enpresekin lankidetzan, eskualdean, estatuan eta nazioartean.

 

Balioak

  • Kalitatearen bermea ikerkuntzan. Kalitate hori diseinuan, metodologian, analisian eta baliabideen erabilpenean islatzen da.
  • Zintzotasuna txostenak garatzean, gauzatzean, berrikustean eta aurkeztean, eta ikerlanak modu garden, bidezko, oso eta inpartzialean komunikatzean.
  • Hauenganako errespetua: kideak, ikerlanaren parte-hartzaileak, gizartea, ekosistemak, ondare kulturala eta ingurumena.
  • Ikerlanarekiko ardura ideia sortzen denetik argitalpenera bitarte, haren kudeaketan eta antolaketan, eta baita trebakuntzan, berrikuspenean eta tutoretzan ere, ikerlanaren ondorio guztietan.

Balio hauek “European Code of Conduct for Research Integrity” kodearen printzipioetan oinarrituak daude.