Ikerketa
Smart Cities institutuaren lerro estrategikoak lau dira:
- Datuen analisia eta seinaleen prozesamendua: mota guztietako iturrietako ezagutza ateratzea eta aztertzea du ardatz. Zenbait teknika matematiko eta estatistiko erabiltzen ditu horretarako, hala nola modelizazioa, simulazioa, datu-meatzaritza, Big Data eta adimen artifiziala.
- Gauzen Interneta: haren bidez etorkizuneko hirien, fabriken eta etxebizitzen funtzionamendua hobetu nahi da, horretarako milioika sentsore, eragingailu eta gailu erabiliz, zeinak elkarrekin eta pertsonekin komunikatzen baitira biztanleei bizi-kalitate hobea emateko eta baliabide guztien erabilera eraginkorragoa izan dadin.
- Jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa: lerro hau ezinbestekoa da aurreko garapenak epe luzera bideragarriak izan daitezen kalterik egin gabe bizi garen ingurune naturalari.
- Ingurune adimenduak: aipatutako aurrerapenen azken emaitza dira, hots, baliabide mugatuetan oinarritutako nonahiko teknologia adimendunaren eta hura erabili nahi duten pertsona eta gizarteen arteko konbinazio orekatua.