Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Psikologiako Gradua?
- Psikologiako profesionalen eskari handia hainbat esparru profesionaletan, eta premia handia dago Osasun Sistema Nazionalean duten presentzia handitzeko.
- Psikologiako profesionalak garrantzi handikoak dira ikastetxeetako ikasleen premiak identifikatzeko eta horietan esku hartzeko: premia espezifikoak, ikasteko zailtasunak, gaitasun handiak, hezkuntza-sisteman berandu sartzea, eskola-jazarpena eta bestelako jarrerak, etab.
- Psikologoak behar dira populazio espezifikoetan esku hartzeko programak ebaluatzeko eta kudeatzeko.
- Halako profesionalak eskatzen dira erakundeetan langileak hautatu eta pertsonalki garatzeko eta lan-gatazkak konpontzeko.
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Giza eta Gizarte Zientzien ibilbidea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Psikologiako Gradua bukatzen dudanean?
- Osasunean, jokabide-nahasmenduetan espezialista gisa, portaera-nahasmenduak prebenitzeko eta tratatzeko.
- Hezkuntza-arloan, hezkuntzarako psikologiaren adarrean, egoera jakin batzuetako ikaste-prozesuen printzipioak identifikatzeko.
- Arlo sozialean, psikologo sozial gisa, taldeengan eragina duten faktore psikologikoetan esku hartzeko.
- Lanaren arloan, enpresetako langileen gaitasunak eta talentua kudeatzeko eta hobetzeko erakundeen psikologia aplikatuz.
- Ikerketaren arloan, gizon-emakumeon portaeraren aldagaiei behatzeko, haiek erabiltzeko eta erregistratzeko psikologia esperimentala aplikatuz.
Zer master egiten ahalko ditut Psikologiako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean (master honek osasunaren arloko psikologo lanbidean aritzeko gaitasuna ematen du)
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu