Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Mikrokredentzial Unibertsitarioa Osasun Arloko Jasangarritasunean izeneko mikrokredentziala, profesionalei osasun sektorean praktika jasangarriak integratzeko behar duten prestakuntza emateko diseinatuta dago.
Eskola magistralen eta talde proiektu baten bidez, jasangarritasunaren funtsezko printzipioak identifikatzen, funtsezko informazio iturriak aztertzen eta osasun zerbitzuen eta/edo baliabideen kudeaketan duten eragina ulertzen ikasiko duzu. Gainera, osasun arloko jasangarritasunarekin lotutako ingurumen, gizarte eta ekonomia erronkei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu. Bestalde, praktika jasangarriak sustatuko dituzten proiektu berritzaileak diseinatzeko gaitasunak garatuko dituzu, 2030 Agendaren helburuekin eta 2030 Nafarroako Estrategia Jasangarriarekin bat datozenak.
- Ikaspostuak: 26
- Hikuntza: gaztelania
- Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)
- Garapen jasangarrirako estrategia. 2030 Agenda eta Nafarroako Estrategia.
- Osasun Arloko Jasangarritasuna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren kasua.
- Ekonomia berdea. Jasangarritasun ekonomikoa.
- Jasangarritasun soziala. Kohesio soziala. Giza Eskubideen itunak.
- Nafarroako politika publikoen jasangarritasuna aztertzeko metodologia.
- Osasun arloan aplikatutako proiektua.
Sartzeko profila:
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuko eta/edo Osasun Departamentuko profesionalak, betiere prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Batxilergoko titulua, Erdi Mailako titulua, edo baliokidea (EQF maila: 4).
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
Onartua izateko irizpideak:
Batetik, sartzeko profila eta baldintzak bete beharko dira, eta inskripzioaren ordenari jarraituko zaio ikaspostuak betetzeko; bestetik, profesionalen proportzioa mantenduko da prestakuntza zuzentzen zaien arlo guztietan.
Prestakuntza hasitakoan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda.
Emaitzak
- Jasangarritasunaren funtsezko printzipioak eta horiek osasun arloan duten aplikazioa identifikatzea, horiei lotutako ingurumen, gizarte eta ekonomia erronkak barne.
- Funtsezko informazio iturriak eta horien edukia ezagutzea, bai eta sistemaren jasangarritasunean duten eragina ere.
- Proiektu berritzaile bat diseinatzea, osasun sistemaren barruan baliabideen eta/edo zerbitzuen kudeaketan sozialki eta/edo ingurumenaren aldetik jasangarriak diren praktikak sustatzeko.
Prestakuntza-helburuak:
- Jasangarritasunaren garrantziaz jabetzea.
- Osasun arloan jasangarritasuna hobetzeko mekanismoak ezagutzea.
- Osasun sistemaren alderdi batzuetan jasangarritasuna hobetzeko proiektuak garatzea.
- Zuzendari akademikoa: Eduardo Sánchez Iriso, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Saileko irakasle titularra.
- Zuzendarikidetza akademikoa: Ana Isabel Salcedo Condón,Osasunbidea - Nafarroako osasun Zerbitzuko Profesionalen Garapen eta Parte-Hartzerako Administrazio zerbitzuburua.
- NUPeko irakasleen kolaborazioa:
- Nuria Osés Eraso: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Saileko irakaslea.
- Eduardo Sánchez Iriso: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Saileko irakaslea.
- Nacho Yanguas Bayona: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Saileko irakaslea.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Milagros Larrayoz Dutrey, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
- Montserrat de la Fuente Hurtado, Nafarroako Gobernuko Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuaren Arreta Soziosanitarioko planaren koordinatzailea.
- Luis Antonio Tarrafeta Sayas,Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zerbitzuko zuzendaria
- Ignacio Lopez-Goñi, Mikrobiologiako katedraduna, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoko zuzendaria.
- Ainhoa Pérez Artola, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegitura Zerbitzuko Bulego Teknikoaren Unitateko ingeniari teknikoa
- María Ruiz Castellano, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetza Asistentzialeko Laguntza Zerbitzuko burua
- María Teresa Sarobe Carricas, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zuzendaritza Asistentzialeko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren
- Maite Zufía Arbilla, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zerbitzuko Planifikazio Estrategikoko atalburua.
- Paco Sanchez Moreno, Informazio Sistemen Zuzendaria eta CIO Hotelaterlier-eko bazkide sortzailea.
- Celia Salinas Sole, Informazio Geografikoko Sist
- 2. edizioaren ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 14:00etara
- 3. edizioaren ordutegia: asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara. (Edizio hau irekiko da baldin eta aurrekoan ikaspostu guztiak bete badira)
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da::
- Test erako azterketa finala: % 30
- Ahozko azalpena: % 70
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien ARau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 330 €
Matrikula deskontuarekin;
- 99 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsekin finantzatuko da, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean dituzten onartuen kasuan.
- 0 € - Nafarroako Gobernuaren % 30eko finantzaketa gehigarria izanen du sarrera-profilean zehaztutako kolektiboak, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.
Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.
![]() |
Zuzendaritza akademikoa
|
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago