Joan eduki nagusira

Nerabezaroko Jarrera Arriskutsuen Detekzioa eta Prebentzioa

Mikrokredentzial unibertsitario hau nerabeekin lan egiten duten profesionalei zuzendua dago, eta arrisku jarrerak garaiz nola identifikatu lantzen du, hala nola hauek: sare sozialak, substantzia batzuen kontsumoa eta norberaren gorputz irudiari loturiko arazoak. Ikastaro praktiko eta transbertsal honen bidez, gaitasun handiagoa lortuko duzu bizitzako funtsezko garai horretan esku hartzeko, eta arrisku eta babes eredu bat aplikatzen ikasiko duzu, babes faktoreak indartu eta arriskuak arintzeko.

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 3 ECTS (30 eskola-ordu)
  • Izena emateko epearen hasiera: 2025/03/24
  • Prezioa: 330 € | Prezioa deskontuekin: 99 € (Kontsultatu baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025/10/07tik 2025/11/04ra

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du

ods 3 ods 4 ods 5 

Aldaketa fisiko, psikologiko, emozional eta sozial handiak izaten diren garapen garaia da nerabezaroa. Halaber, esploraziorako garaia ere bada, eta baita nerabearen bizitzan aldaketa handiak eragiten dituen portaerak hastekoa ere. Besteak beste, gurasoentzat eta nerabezaroaren arloko profesionalentzat kezkagarriak diren zenbait jokabide hasten dira adin horretan, hala nola hauek: sare sozialen erabilera, norbere gorputz irudiari buruzko kezka, parekoen arteko harremanak eta alkohola eta beste substantzia batzuk kontsumitzen hastea. 

Mikrokredentzial unibertsitario honetan arrisku jokabide nagusiak aztertzen dira, eta arreta berezia ematen zaie arriskuen detekzio goiztiarrari eta etapa horretan jarduten diren profesionalek prebentzio neurriak ezartzeari. Behin mikrokredentziala bukatuta, ikasleak gai izanen dira arrisku jokabideen eredua aplikatzeko eta nerabeak babesteko eredua aplikatzeko, babes faktoreak indartu eta arrisku faktoreak ahal bezainbeste txikitzeko helburuz. Beraz, prestakuntza transbertsala da, zenbait talde profesional eta soziali zuzendua, eta nagusiki praktikoa.

  • Ikaspostuak: 35
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Nerabezaroa, osasun mentalerako garai kritiko moduan.
  • Arrisku jokabideen detekzioari eta nerabeak babesteari buruzko eredua.
  • Kontsumo arazotsuak eta mendekotasunak.
  • Teknologiak, sare sozialak eta Interneten erabilera arazotsua.
  • Nerabezaroko jokabide erasokorrak.
  • Gorputz irudia eta elikadura-arazoak.
  • Sexu abusuak nerabezaroan: biktimak eta erasotzaileak.

Sartzeko profila:

  • Arlo hauetako profesionalak, 25 eta 64 urteen artean dituztenak ikastaroa hasten den egunean: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza eta Osasuna.
  • Lantzen diren gaietan interesa duen edonor, betiere 25 eta 64 urte artean baditu ikastaroa hasten den egunean.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere sartzeko profila betetzen badute ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak:

Onartua izateko irizpideak:

Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.

Behin prestakuntza hasita, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

 

Emaitzak

  • Nerabezaroko arrisku jokabide nagusiak identifikatzea.
  • Nerabezaroko arrisku jokabideei eta babesari buruzko eredua aplikatzea.
  • Nerabezaroko arrisku faktore nagusiak identifikatzea.
  • Prebentziorako eta babes faktoreak indartzeko neurriak garatzea.

Prestakuntza-helburuak

  • Nerabezaroko ezaugarri nagusiak zein diren jakitea, ulerturik nerabezaroa garai kritikoa dela osasun mentalari dagokionez.
  • Nerabezaroko arrisku jokabideei eta babesari buruzko eredua aplikatzea. 
  • Nerabezaroko arrisku faktore nagusiak identifikatzea: eskola-jazarpena, kontsumo arazotsuak eta mendekotasunak, teknologia berrien erabilera arazotsua, sare sozialak eta Internet, gorputz irudiari eta elikadurari loturiko arazoak, sexu abusuak, eskola-porrota, arazo klinikoak, dolua, jokabide erasokorrak...
  • Prebentziorako eta babes faktoreak indartzeko neurriak garatzea.

  • Saio presentzialen ordutegia: astearteetan 16:00etatik 20:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio hauen bidez kalkulatzen da:

  • Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 50
  • Test erako azterketa: % 50

Mikrokredentziala eskuratzeko, beharrezkoa izanen da gaindituak izatea  NUPeko Ikasketa Berekien Araudiaren 27. artikuluaren arabera matrikulaturiko ECTSak.

Matrikula arrunta: 330 €

Deskontudun matrikula:

  • 99 € Europar funtsen bidez, % 70eko deskontua eginen zaie onartuak izan diren langileei baldin eta prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikula ordaintzeko laguntzak emateko prozedura, eta, haren bidez egiztatzen ahalko duzu ea betetzen dituzun inskripzio prozesuan zehar laguntzen eskaera egiteko bete beharreko baldintzak.
Laguntzen hartzaile bakarrak matrikula entitateren batek finantzatzen ez dioten pertsona fisikoak izanen dira.

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago