Joan eduki nagusira

Eremu osasuntsugarriak diren Erakundeak eta Prebentzio Erronka Berriak

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiarekin batera diseinatu den mikrokredentzial unibertsitario honek laneko arriskuen prebentzioan duzun ezagutza eguneratzen lagunduko dizu; horretarako, ekintza horiek kudeatu eta gauzatzen dituzten eragileek aurrean dituzten errealitate berriei erreparatuko zaie.

Prestakuntza honen bidez, erantzuna ematen zaie 2023-2027 aldirako Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Espainiako Estrategian jasotako gomendioei, bai eta 2021-2027 aldirako laneko osasunari eta segurtasunari buruzko EBren esparru estrategikoan jasotakoei ere.

  • Modalitatea: presentziala
  • Kredituak: 4 ECTS (40 eskola ordu)
  • Noiz hasiko den izena emateko epea: 2025/03/24
  • Prezioa: 420 € | Prezioa deskontuekin: 126 € (Ikus baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025/09/09tik 2025/11/11ra

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 3 ods 5 ods 8 ods 9

  • Laguntzailea: Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia.

 

“Eremu Osasungarriak diren Erakundeak eta Prebentzio Erronka Berriak” mikrokredentzial unibertsitarioak lan osasunaren kudeaketa hobetzeko aukera ematen du, bai eta enpresa ingurunean prebentzioko erronka berriei aurre egiteko aukera ere. Horiekin batera, trantsizio digitalarekin, kolektibo zaurgarrien kudeaketarekin eta enplegu berdeetako lan osasunarekin lotutako lan arriskuen prebentzioko erronka nagusiak ere aztertuko dira.

Saioak presentzialak izanen dira eta honako hauek emanen dute prestakuntzaren edukia: pertsonen osasuna kudeatzeko tresnak aplikatzen esperientzia praktikoa duten eragile sozial eta ekonomikoek, eta administrazioko langile zientifiko-teknikoek.   


  • Ikaspostuak: 35
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Enpresa osasungarriak.
  • Trantsizio digitalaren, ekologikoaren eta demografikoaren arriskuen kudeaketa.
  • Erakundeek enpresa osasungarria bultzatzeko erabilgarri dituzten baliabideak eta laneko segurtasun- eta osasun-estrategiak.


Sartzeko profila:

Laneko segurtasunean eta osasunean, lan-harremanetan eta giza baliabideen kudeaketan interesa duten pertsonak, sektore publikokoak zein pribatukoak,eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitarte dituztenak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak:

  • Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako Erdi Mailako titulua, edo titulu baliokidea. (EQF maila: 4).
  • Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.

Onartua izateko irizpideak:  

Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.

Onartuen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.

Emaitzak

  • Enpresa osasungarrien kontzeptua eta Enpresa Osasungarrien Espainiako sarea ezagutzea, eta trantsizio digital, demografiko eta ekologikoak nola eragiten duen Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketan.
  • Gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko iritziak emateko datuak biltzea eta interpretatzea, eta eskuratutako ezagutzak bere lan-eremuan edo bokazioan modu profesionalean aplikatzea.
  • Langileen osasuna ikuspegi integral batetik kudeatzeko, arazoak konpontzeko eta kasu praktikoak ebazteko erabakiak hartzeko gai izatea, eta lan egiteko garaian oinarrizko eskubideak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta aniztasuna eta kultura-aniztasuna aintzat hartzea.

Prestakuntzaren helburuak

  • Beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea laneko arriskuen prebentzioaren konplexutasuna eta izaera dinamikoa eta erlazionala ulertzeko.
  • Enpresa osasungarrien sustapenean eskuratutako ezagutza teorikoak eta praktikoak aplikatzeko gaitasuna lortzea.
  • Enpresaren prebentzio neurriak trantsizio digitalaren, demografikoaren eta ekologikoaren arloko erronka berrietara egokitzeko gaitasuna lortzea.

  • Ordutegia: astearteetan eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:

  • Azken azterketa, test erakoa: 100%

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 420 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 126 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsekin finantzatuko da, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean dituzten onartuen kasuan.
  • 0 € - Nafarroako Gobernuaren % 30eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago