Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du
Mikrokredentzial honetan saio praktikoak eginen dira zalantzak argitu eta elkarrekintza sustatzeko. Power BI erabiltzeaz gain, Copilot eta AA sortzaileari buruzko prestakuntza ematen du, DAX bidezko formulazioa errazteko. Amaitzean, ikasleak honako hauek aitortzen dituen ziurtagiri ofizial bat lortuko du: Power BIn duen gaitasuna eta datuen analisian sortzen ari diren teknologiak aplikatzeko gaitasuna.
- Ikaspostuak: 30
- Hizkuntza: gaztelania
- Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)
- Online Power BI oinarrizkoa.
- Online Power BI erdi mailakoa (I).
- Online Power BI DAX.
Sartzeko profila:
Prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte artean dituzten pertsonak, profil hau dutenak:
- Zuzendariak, erdi-mailako arduradunak eta operazioen, merkataritza, finantza eta giza baliabideen arloetako analistak.
- Kudeaketaren kontrolean eta negozio-adimenean dituzten trebetasunak hedatzeko interesa duten enpresa- edo finantza-sektoreko profesionalak.
- Datuei buruzko txostenak egiteko zeregina duten gainbegiraleak eta taldeko arduradunak.
- Zerbitzuak ematen dituzten enpresak –hala nola agentziak, aholkularitza-enpresak eta kudeatzaileak–, beren eskaintzak hobetu eta dibertsifikatu nahi dituztenak.
- Ingurune digitaleko ekintzaileak, beren negozioak datuen analisiaren ikuspegitik bultzatu nahi dituztenak.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Batxilergoko titulua, erdi-mailako titulua edo baliokideak. (EQF maila: 4).
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat . Deskargatu hemen dokumentua, bete ezazu eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
Beste betekizun batzuk:
- Exceleko oinarrizko ezagutzak: gomendagarria.
- Aurretiko ezagutza izatea datuen analisian: gomendagarria.
Onartua izateko irizpideak:
Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.
Onartutakoen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.
Emaitzak
- Analisi aurreratuak egiteko datuak kargatzea eta prestatzea.
- Datuak modelatzea.
- DAX bidezko formulazioa.
- Grafikoak sortu eta bistaratzeak sortzea.
- Datuen karga eta prestaketa automatizatzea.
- Txostenak argitaratu eta partekatzea.
Prestakuntza-helburuak
- Datuen karga eta prestaketa menderatzea: datuak zenbait iturritatik inportatzen ikastea, eta Power Query erabiliz datuak garbitu eta eraldatzea informazioaren kalitatea eta sendotasuna ziurtatzeko.
- Datuak eraginkortasunez modelatzea: taulen arteko erlazioak sortzeko eta DAX (Data Analysis Expressions, ingelesez) erabiltzeko trebetasunak garatzea kalkulu eta analisi aurreratuak egiteko. Copilot laguntzailearen adimen artifiziala erabiltzea DAX bidezko formulazioa sortzeko eta akatsak zuzentzen laguntzeko.
- Bistaratze deigarriak sortzea: grafikoak, taula dinamikoak eta dashboard elkarreragileak diseinatzea, datuak argi eta eraginkortasunez interpretatu ahal izateko.
- AA sortzailearen eta Copiloten bidez prozesuak automatizatzea: Copilot laguntzailea erabiltzea zeregin errepikakorrak automatizatzeko eta datuen prestaketan eraginkortasuna hobetzeko.
- Txostenak hodeian argitaratu eta partekatzea: Power BI Service zerbitzuetan txostenak argitaratzen ikastea, baimenak konfiguratzea eta txostenak beste erabiltzaile batzuekin partekatzea, lankidetza errazteko.
- Zuzendari akademikoa: Eduardo Sánchez-Iriso, NUPeko irakasle titularra.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Diego Pérez Rández, Business Intelligenceko proiektuen kudeaketan aditua.
Jarraian, saio presentzialen ordutegiak zehazten dira. Gainontzeko orduak online izanen dira, modu independentean.
- Lehenbiziko edizioan, 17 ordu presentzial egonen dira, horrela banatuak:
Apirila
10ean, osteguna, 15:30etik 17:30era
24an, osteguna, 15:30etik 18:30era
Maiatza
15ean, osteguna, 15:30etik 17:30era
29an, osteguna, 15:30etik 18:30era
Ekaina
12an, osteguna,15:30etik 17:30era
19an, osteguna, 15:30etik 18:30era
26an, osteguna, 15:30etik 17:30era
- Bigarren edizioan, 17 ordu presentzial egonen dira, horrela banatuak:
Urria
9an, osteguna, 15:30etik 17:30era
23an, osteguna, 15:30etik 18:30era
Azaroa
6an, osteguna, 15:30etik 17:30era
13an, osteguna,15:30etik 18:30era
27an, osteguna, 15:30etik 17:30era
Abendua
11n, osteguna, 15:30etik 18:30era
18an, osteguna, 15:30etik 17:30era
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:
- Test motako hiru azterketa, ariketa aplikatuekin: % 100
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 540 €
Matrikula deskontuarekin: 162 €
- Matrikularen % 70 Europako Funtsekin finantzatuko da, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean dituzten onartuen kasuan.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula.
Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.
![]() |
Zuzendaritza akademikoa
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Informazio gehiago