Joan eduki nagusira

Nekazaritzako Elikagaien Komunikazioa

Nekazaritzako elikagaien sektorean egiten baduzu lan eta prestakuntza jaso nahi baduzu komunikazioan, edo, aldiz, komunikazioan aritzen bazara eta sektore horretako espezializazioa lortu nahi baduzu, prestakuntza hau zuretzat da. Nekazaritzako elikagaien sektorea arlo estrategikoa da Nafarroan, eta komunikazioaren arloan sentsibilitatea duten profesionalak behar ditu nekazaritzari, abeltzaintzari eta haietan lan egiten dutenei balioa emateko.

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 3 ECTS (30 eskola-ordu).
  • Izena emateko epearen hasiera: 2025/03/10
  • Prezioa: 330 € | Prezioa deskontuekin: 99 € (Kontsultatu baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025eko urriaren 21etik abenduaren 09ra

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 2 ods 3  ods 9 ods 12 ods 15 

Entitate laguntzailea

Nekazaritzako elikagaien sektorea giltzarria da gizartearentzat, baina ekoizpenari eta elikagaien kalitateari buruzko ezagutza falta erronka handia da oraindik. Azken urteetan, nekazaritzako elikadurak gero eta presentzia handiagoa du hedabideetan, baina, hala ere, hari buruzko informazioa mugatua da oraindik ere, eta, hortaz, ezinbestekoa da sektoreari buruz modu eraginkorrean komunikatzen dakiten profesionalak prestatzea.

Mikrokredentzial honek funtsezko tresnak ematen ditu nekazaritzako elikagaiei buruzko dibulgazio lana hobetzeko, eta, horretarako, hedabideetako eta sare sozialetako komunikazioa eta lobbyek Bruselan betetzen duten zeregina lantzen ditu, besteak beste. Ikastaroak, ikuspegi praktiko eta dinamikotik, informazioa argi eta zehatz transmititzeko gaitasuna hobetzen laguntzen die kazetariei, sektoreko profesionalei eta komunikatzaileei, eta horrek mesede egiten die bai gizarteari eta baita nekazaritzako elikagaien enpresa eta erakundeei ere.

  • Ikaspostuak: 35
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Nekazaritzako elikagaien sektorearen bilakaera eta testuingurua.
  • Kazetari espezializatua: nola funtzionatzen duen nekazaritzako elikagaien sektoreko komunikazio sail batek.
  • Komunikazio konstruktiboa errelato sozialak aldatzeko.
  • Nekazaritzako elikagaien arloko komunikazioa Bruselan.
  • Nekazaritzako elikagaien arloko komunikazioaren adibide arrakastatsuak Espainian.
  • Komunikazio digitala.
  • Nola hobetzen ahal dugu nekazaritzako elikagaien sektorearen irudia?

Sartzeko profila:

Prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte artean dituzten pertsonak, profil hau dutenak:

  • Nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalak, izan soroetan lan egiten dutenak zein industrian eta banaketan lan egiten dutenak. Nekazaritzako elikagaien kateko eragile guztiak.
  • Nekazaritzako ingeniari teknikoak eta nekazaritzako ingeniariak.
  • Nekazaritzako eta Basozaintzako Ikastetxe Integratuan ikasi dutenak.
  • Komunikazioaren arloko prestakuntza duten pertsonak.
  • Nekazaritzako adar zientifikoko ikasketak egin edo arlo horretan lan egiten duten beste pertsona batzuk (CSIC, etab.).

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere adin hori dutela egiaztatu eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak:

Onartua izateko irizpideak:  

Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.

Aurreinskripzio epea bukatu ondoren, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da.

Emaitzak

  • Ongi ulertu eta transmititzea nekazaritzako elikagaien merkatuen funtzionamendua eta jarduera horien izaera.
  • Ongi identifikatu eta aztertzea nekazaritzako elikagaiekin loturiko hedabideak.
  • Ongi planifikatu eta garatzea nekazaritzako elikagaiekin loturiko komunikazio estrategiak.

Prestakuntza-helburuak

  • Ongi ezagutzea nekazaritzako elikagaien merkatua, haren egitura eta garrantzia, bai eta Espainian eta nazioartean sektore horretakoak diren komunikazio hedabide nagusiak ere.
  • Ongi ezagutzea nekazaritzako elikagaien komunikazioaren egitura, izaera eta funtzionamendua.
  • Irakatsi eta praktikan jartzea nekazaritzako elikagaien arloan aplikaturiko komunikaziorako estrategia, teknika eta tresnak.

  • Ordutegia: astearteetan, 15:30etik 19:30era.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Ebaluazioa hurrengo hizpideen arabera kalkulatuko da: 

  • Bertaratzea eta parte-hartzea %80ko klaseetara: % 5
  • Ariketa eta talde lana: % 55
  • Azken azterketa: % 40

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27 artikuluaren arabera.

Matrícula arrunta: 330 €

Matrikula deskontuarekin: 

  • 99 € - % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenentzat.
  • 49,50 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.

Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.

Dokumentazioa gehigarria

Informazio gehiago