Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET
Master amaierako lana
Gaia hautatzea
Ikasleak honako hauek egin ditzake:
- Bere MALa egiteko gaia masterreko irakasleek eskaintzen dituztenen artean aukeratzea.
- Bere intereseko gai bat garatzea, masterreko irakasleren batekin hitzartuta, betiere MALaren zuzendariaren adostasuna eta masterreko batzorde akademikoaren onespena baditu.
Onarpen-eskaera
MALaren gaia onartzeko, proposamen-instantzia proposamen-instantzia bat aurkeztu beharko da. Proposamen hori MALaren zuzendariak baimendu beharko du, eta Batzorde Akademikoak eta masterraren zuzendaritza akademikoak onartu beharko dute.
Proposamena, behar bezala sinatuta eta beteta, ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar da defentsa baino hiru hilabete lehenago. Salbuespen gisa, masterraren Batzorde Akademikoak epe hori hilabete batera murriztu ahal izango du.
MALaren eta zuzendariaren proposamenak bi urte akademikoko balioa izango du; urte horiek igaro ondoren, beste proposamen bat egin beharko da.
MALaren gaia edo zuzendaritza aldatzea
MALa edo zuzendaria aldatzeko, lehenik eta behin, uko egin behar zaio hasierako aukeraketari; horretarako, masterraren zuzendaritza akademikoari idazki arrazoitu bat zuzenduko zaio. Batzorde Akademikoak gehienez 15 egun naturaleko epean erantzun behar du, eta haren erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da NUPeko Graduondoko Ikasketen Batzordean.
MALaren edukia era batekoa edo bestekoa izango da ikerketa-lan bat edo ingeniaritza-proiektu bat den.
MALaren memoria gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren barruan ofiziala den beste edozein hizkuntzatan idatzi ahal izango da. Defentsaren hizkuntza epaimahaiko kideen hizkuntza-gaitasunaren araberakoa izango da.
Ikerketa lana
- Laburpena, gehienez 150 hitzekoa.
- Gako hitzak.
- Aurkibidea.
- Aurrrekariak eta helburuak.
- Materiala eta metodoak.
- Emaitzak eta eztabaida.
- Ondorioak.
- Bibliografia.
- Eranskinak.
Ingeniaritza-proiektua
- Aurkibide orokorra.
- Memoria (aurkibidea orrialde-zenbakiekin; proiektuaren xedea; aurrekariak; abiapuntuko datuak; proiektuaren ezaugarri garrantzitsuenak; balizko irtenbideak; hartutako irtenbidea; proiektatutakoaren deskribapena; gauzatzeko etapak eta epeak; aurrekontuaren laburpena; ondorioak; bibliografia).
- Kalkuluak.
- Planoak.
- Baldintzen plegua.
- Neurketak.
- Prezioak (unitarioak eta deskonposatuak).
- Aurrekontua.
- Eranskina.
MALaren defentsa egiteko, ikastegiko idazkaritzan izena eman behar da, aurreikusitako epeetan. Izena emateko, beharrezkoa izango da masterreko irakasgai guztiak gaindituta izatea, MALaren matrikula egin eta aldez aurretik ordaintzea, proposamena egitea eta ikastegiko zuzendaritzaren oniritzia lortzea.
Agiriak
- Izen-ematea eta biltegian argitaratzeko baimena: I. eta II. eranskinak. Entrega: administrazio-laguntzako 2. unitatean (Olibondoak eraikina, 1. solairua)
- GJHei buruzko informazioa
- Konfidentzialtasun-konpromisoa (beharrezkoa bada): III. eranskina (gaztelania) | III. eranskina (ingelesa). Entrega: administrazio-laguntzako 2. unitatean (Olibondoak eraikina, 1. solairua)
- Zuzendariaren baimena
- GAL osoa. Ikasketa amaierako lana ikasgaiari dagokion NireIkasgelategiko gunean entregatzea.
Entrega- eta defentsa-egutegia
Entregatzeko aldia | Defentsarako lehentasuneko aldia |
---|---|
2023ko otsailaren 17a | 2023ko martxoaren 1etik 8ra |
2023ko ekainaren 16a Garrantzitsua: defentsa irailean egiteko nahitaezkoa da izena ekainean ematea (1. eranskina) |
2023ko ekainaren 26tik 30a |
2023ko irailaren 12a Aurreinskripzioa ekainean egin zutenek gainerako agiriak aurkeztuko dituzte |
2023ko irailaren 21etik 28ra |
Entregatzeko aldi guztiak epearen azken eguneko 14:00etan bukatuko dira.
Epaimahaiak
Master bakoitzeko Batzorde Akademikoak ezarriko du MALen epaimahaien osaera, eta NIBGMETi bidaliko dizkio epaimahaien osaera eta defentsa-datak. MAL bakoitza defendatzeko data, lekua eta epaimahaia kasuan kasuko iragarki-tauletan argitaratuko dira, gutxienez 48 ordu lehenago
Defentsa
Ikasleak ahozko defentsa publikoa egingo du. Honako hauek baloratuko dira, kasu guztietan:
- Foprmatua, aurkezpena eta MALean erabilitako hizkera
- Ahozko aurkezpena eta epaimahaiak defentsan egindako galderen erantzunak.
Kalifikazioa
Epaimahaiak ateak itxita egingo du kalifikazioaren gaineko eztabaida, eta, egoki iritziz gero, audientzia emango dio GALaren zuzendariari.
Masterreko beste irakasgaietarako indarrean dauden arauen arabera kalifikatuko da MALa.
Kontsultatu aurreko ikasturteetako master amaierako lanak biltegi instituzionalean (Academica-e)
- Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Informazio Geofrafikoko Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
- Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian
- Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanen Araudia
Gobernu Kontseiluaren erabakia, 2022ko ekainaren 30ekoa (2022-2023 ikasturtean hartuko du indarra). 2022ko urriaren 1a