Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Masterreko curriculumetik kanpoko praktikak

Masterreko ikasketetan, curriculumetik kanpoko praktikak egin ditzakezu kanpoko erakundeetan. Praktika horiek curriculum-praktiken helburu berberak dituzte, baina ez dira ikasketa-planaren parte, eta ez daude irakasgai bati lotuta. Hala ere, eginez gero, Tituluaren Gehigarri Europarrean jasoko dira, curriculum-praktikekin batera.

Praktika horien esleipena curriculum-praktikena baino askoz malguagoa da: ez da notaren araberako esleipenik egiten, eta ez dira nahitaez bete behar curriculum-praktiken kasuan indarrean dauden hasiera- eta amaiera-datak. Edozein unetan egin daitezke, udan edo ikasturtean zehar, ordutegiek horretarako aukera ematen badute.

  1. Kontsultatu eskaintza Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren webgunean.
  2. Berrikusi baldintzak betetzen dituzula 
  3. Eman izena aukeratu duzun enpresan
  4. Hautagai interesdun bat baino gehiago egon daitekeenez, zure eskaera enpresak ebaluatuko du, eta hark egingo du hautaketa

Zure praktikak zerrendan agertzen ez den enpresaren batekin adostu badituzu:

Kontsultatu eskaintza Kontsultatu eskaintza