Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET
Ikasketen amaierako lana
Gradua
Kontsultatu zure gradu amaierako lanaren epeei, gaiei edo arauei buruzko informazio guztia.
Masterra
Kontsultatu zure master amaierako lanaren epeei, gaiei edo arauei buruzko informazio guztia.
Ikasketen amaierako lanetarako sariak
Jakin ezazu zer saritara aurkezten ahal duzun zure ikasketen amaierako lana.
Ikasketa amaierako lana (IAL) derrigorrezko proiektu edo lan bat da; ikaskuntzan zehar eskuratutako prestakuntza laburbiltzen du eta titulazioari lotutako gaitasunen ebaluazio orokorra ahalbidetzen. Titulazio motaren arabera, gradu amaierako lana (GAL) edo master amaierako lana (MAL) bereizten dira.
Ikasle bakoitzak IAL bat egin beharko du ikasketa-planeko edozein gai nagusiri buruz. Irakasle bat arduratuko da lan bakoitzaren jarraipena egiteaz. Irakaslearen lana ikaslea gidatzea izango da IALa egiteko informazioa lortzean eta kudeatzean, bai eta lanaren azken idazketan ere.