Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Graduko curriculumeko praktikak

Curriculum-praktikak titulazioaren ikasketa-planean txertatutako jarduera akademiko gisa eratzen dira. Eskuratutako gaitasunak lan-ingurunean aplikatzen laguntzea da haien helburua. Beste irakasgai bat dira eta, beraz, NIBGMETek onartutako kalitate-irizpide batzuk bete behar dituzte, eta ikastegiko irakasleek gainbegiratu eta ebaluatu egin behar dituzte. 

Praktikak Eskolako titulazioen azken ikasturteko ikasleei zuzenduta daude. Praktiken helburua da ikasleek enpresaren ezagutzarekin lotutako gaitasunak eskuratzea, bai eta enpresaren zuzendaritzarekin eta kudeaketarekin lotutakoak ere. Horrez gain, titulazio edo aipamen jakin bati dagozkion berariazko gaitasunen arloko prestakuntza osatzea dute xede. Bestalde, praktika horiei esker, enpresak parte hartzen duten ikasleen gaitasuna ezagutu eta ebaluatu ahal izango du, etorkizuneko kontratazioei begira.

Irakasgaiaren edukiak dagokion prestakuntza-proiektuan definituko dira praktika bakoitzerako; proiektu hori Eskolako arduradun akademikoak sinatuko du.  

Kontsultatu zure zalantzak Kontsultatu zure zalantzak

Praktika nazionalak

Matrikula

Ikasleek Praktiken Eskaera (gradua) edo Enpresako Praktikak irakasgaian matrikulatu beharko dute. 

Eskaintza eta esleipena

Curriculum-praktikak 2024-2025
NELIIG/BIKOITZA/EPPBG EPPBG/BIKOITZA BIOTEKNOLOGIA
Deialdia eta egutegia Deialdia eta egutegia Deialdia eta egutegia
Eskaintza Eskaintza Eskaintza
Grupo ANren eskaintza    
Izen-ematea Izen-ematea Izen-ematea
Behin-behineko esleipena Behin-behineko esleipena Behin-behineko esleipena
Behin betiko esleipena Behin betiko esleipena Behin betiko esleipena

Ebaluazioa

Inprimakiak

Nazioarteko praktikak

Erasmus+ programarekin Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako enpresetan eta erakundeetan bi motatako praktikak (curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak) egin ahal izango dituzu.

Baldintzak

  • Gaitasun orokorrekin eta/edo zeharkakoekin eta gaitasun espezifikoekin lotutako unibertsitate-irakaskuntzan matrikulatuta egotea.
  • Titulazioko ikasketa-planean zehaztutako kredituen % 50, gutxienez, gainditua izatea.
  • Kontratu-harremanik ez izatea praktikak egingo diren enpresa, instituzio edo erakunde publiko edo pribatuarekin.
  • Plaza bakoitzari dagozkion baldintzak betetzea.
     

Prozedura Prozedura Egutegia Egutegia

Dokumentazio gehigarria