Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET
Kalitatea eta ziurtagiriak
Kalitatearen Barne Bermeko Sistema
Eskolako KBBSk, ikastegiaren kudeaketa-eskuliburuan, deskribatzen denak, NUPeko ikastegietan eta zerbitzuetan gauzatu behar diren prozesuen barne-funtzionamendua arautzen du, tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko, betiere interes-taldeei. Eskolan egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien hedapena ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsulta daiteke.
KBBSren diseinua prozesu estrategikoen eta operatiboen eta euskarri prozesuen banakatzean oinarritzen da. Prozesu horiek guztiak prozesu-mapan ikus daitezke
Enplegagarritasunaren eta ekintzailetzaren zigilua
Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mendeko erakundea da ANECA. NUPek 2024. urtearen amaieran jaso zuen sari hori bete beharrekorik gabe, eta horrek esan nahi du ziurtagiriak 6 urteko baliozkotasuna duela eta, horrenbestez, 2030era bitartekoa.
Enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua
Kalitate arloko politika eta helburuak
Gobernu Kontseiluak onartutako NUPen kalitate-politikak eta -helburuek ongi erakusten dute erakundeak zer-nolako konpromisoa duen kalitatea eta bikaintasuna sustatzeko irakaskuntzan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan.
Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko gidalerroak, kalitatea eta haren emaitzak kudeatzera bideratuta daudenak, NUPeko 2020-23 Plan Estrategikoaren hedapenean hedapenean islatzen dira.
Erregistro eta argitalpen ofizialak
Ondorioetarako data | Ebaluazioa - AUDIT Diseinua | Txostena |
---|---|---|
2020/12/16 | AUDIT Diseinua | KBBS diseinuaren ziurtapena |
Txostenak eta ebidentziak
Jarraipenaren ondorioz, zenbait txosten eta froga sortzen dira, eta horiek eskuragarri daude gardentasun-atarian eta, erabiltzaile baimenduentzat, NireIkasgelategian, dagokien gunean.