NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2024(e)ko urriaren 22a
2024ko mugikortasun deialdia Campus Iberuseko doktoregaientzat
Campus Iberus Erasmus+ mugikortasun laguntzak esleitzeko deialdia argitaratu du 2025. urtean Europako erakundeetan egonaldiak egin nahi dituzten doktoregaientzat. Deialdiaren xedea da onuradunei laguntza ematea Europako lan-merkatuaren eskakizunetara egokitu daitezen, lan-esperientzia har dezaten eta hizkuntza-maila hobetu dezaten.
Iraupen laburreko egonaldiak ere onartzen dira, hala nola unibertsitateetan prestakuntza-ikastaroak, jardunaldiak edo ekitaldiak egiteko, izan nazioartekotzea sustatzeko edo eskatzailearen ikasketa-arloarekin zerikusia dutelako (gutxienez bost eguneko iraupena izanen dute).
Mugikortasuna Europar Batasuneko 28 estatu kideetako edozeinetan (Espainian izan ezik) eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan egiten ahalko da.
Beharrezkoa den dokumentazioa 2024ko abenduaren 1eko 23:59ak baino lehen bidali beharko da webguneko formulario honen bidez: www.campusiberus.es/movilidaddoctorado
Horrez gain, urriaren 29an, 13:30ean, online hitzaldi edo informazio tailer bat programatu da deialdia aurkezteko eta zalantzei erantzuteko.
Tailerrean izena emateko.