Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko martxoaren 19a

IBERUS NAZIOARTEKO BIKAINTASUN CAMPUSAREN XI. DOKTORETZA-JARDUNALDIAK (JAKA, 2025eko ekainaren 11tik 13ra)

 

Ezagutu nahi al dituzu beste unibertsitate batzuetako doktoregaiak, diziplina guztietakoak?

Gai al zara transmititzeko zeinen liluragarria den zure tesi lana?

Probatu nahi duzu nolako trebetasunak dituzun zure ikerketaren komunikatzaile gisa?

BAI erantzun baduzu, Campus Iberusen Doktoretza Jardunaldien hamaikagarren edizioan parte hartzera animatzen zaitugu. 2025eko ekainaren 11tik 13ra arte eginen dira, Jakako egoitza unibertsitarioan.

Jardunaldi hauen helburua Campus Iberuseko doktoregaien arteko erlazioak eta komunikazioa indartzea da, kontuan hartu gabe zein den bakoitzaren ikerketa-arloa. Zenbait jarduera eskaintzen dira horretarako, prestakuntzan dauden ikertzaileen zeharkako gaitasunak hobetzeko bereziki.

Jardueren programan tailerrak, hitzaldiak eta parte hartzeko zenbait saio daude. Halaber, doktoregaiek beren tesi lanen azalpenak egiteko eta besteekin eztabaidatzeko saioak egonen dira. Antolatzaileek azpimarratu dute oso garrantzitsua dela aurkezpenei ikuspuntu ulergarria ematea beste diziplinetako ikertzaileentzat.

Nahitaezkoa ez bada ere, lanak ingelesez aurkeztera animatzen ditugu parte hartzaileak. Ahozko azalpena gaztelaniaz eginen bada ere, posterrak ingelesez prestatu behar dira.

Norentzat dira jardunaldi hauek?

Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako edozein doktoretza-programatan matrikula egin duten doktoregaiak daude parte hartzera gonbidatuak.

INSKRIPZIOA

Aurreinskripzioa egiteko epea 2025eko maiatzaren 15era arte egonen da zabalik (egun hori barne).

Jardunaldietarako inskripzioa doakoa da, eta, harekin, parte-hartzaileek ostatua eta gosariak doan izanen dituzte Jakako egoitza unibertsitarioan, eta bazkaria ere emanen zaie.  Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu XI. Doktoretza Jardunaldiaren webgunea.

Aurreinskripziorako eskaerak online egin behar dira, webgunearen estekaren bidez, eta eskatutako agiriak aurkeztu behar dira.  Inskripzioa egitean, honako agiri hauek erantsi beharko dira:

1) Ekarpenaren laburpena (eskatzailearen doktoretza-ikerketari buruzkoa), adierazten den formatuan.

2) Motibazio gutun bat (laburra), tesiaren zuzendariak ontzat emandakoa.

3) Nahi izanez gero, ahozko aurkezpenaren oinarri izanen den posterra bidaltzen ahal da. Posterraren behin betiko bertsioa ekainaren 1era arte bidaltzen ahalko da.

WEBgune honen bidez daude ikusgai izena emateko prozedurari buruzko xehetasunak eta jardunaldiei buruzko gainerako informazio garrantzitsua.  Behin-behineko programa ere bertan dago kontsultatzeko, eta eguneratzen joango gara datozen asteetan.

Zalantzarik izanez gero, idatzi antolatzaileei webgunearen hasierako orrialdeanHARREMANETARAKO botoian klik eginez.

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!