Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko otsailaren 14a

Doktoretzako ikasleei Ongietorria Egiteko VI. Jardunaldia

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretzako ikasleei Ongietorria Egiteko VI. Jardunaldia (2024/2025 ikasturtean)

Helburuak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Eskolaren (NADOEren) egiturari buruzko ezaupidea ematea prestakuntzan dauden ikertzaileei, hasi berri duten doktoretzaren erronkak eta aukerak aurkeztea eta informazio erabilgarria ematea doktoretza-tesia egiteko aldiari buruz.

Doktoretzako ikasleentzat dago prestatua jardunaldia, batez ere lehenbiziko urtean daudenentzat. Tesi zuzendari direnentzat ere interesgarria izan daiteke.

  • Eguna: 2025eko martxoaren 6an
  • Ordua: 12:00etatik 14:00etara
  • Tokia:  Sario eraikineko 04. ikasgela

Otsailaren 26a (asteazkena) da izena emateko azken eguna.

Aukera egonen da jardunaldia Zoom bidez ere ikusteko. Inskripzioa egitean bide hori aukeratzen dutenei emanen zaie esteka.

Deskargak