NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko ekainaren 23a
Doktoretzako Mugaz Gaindiko VI.Topaketa
DOKTORETZAKO MUGAZ GAINDIKO VI. TOPAKETA (JACAN, 2025eko urriaren 22tik 24ra)
Hauek dira proiektuaren helburuak: bi unibertsitateetako doktoregaien artean sinergia sortzea, bi unibertsitateen arteko doktoretzako prestakuntzako trukeak dinamizatzea eta balioan jartzea eta doktoregaiei laguntzea laneratzeko prestakuntzan. Topaketan zehar, arreta berezia emanen zaio hauen berri emateari: mugaz gaindiko lankidetzako aukerak, bi erakundeek eta UNITA Europako unibertsitateen sareak ematen dituzten mugikortasuneko eta prestakuntzako aukerak eta unibertsitate horiek doktoretzaren arloan egiten dituzten ekintzak. Era berean, parte-hartzaileen ikerketa-lanen zabalpenaren bidez, bi unibertsitateen ikerketa-arloak emanen dira ezagutzera, eta elkarlana sustatuko da.
Topaketak 2019an sortu ziren, helburu hauekin: unibertsitateetako doktoretza-ikasleen arteko sinergia sortzea, eta, hala, egungo trukeak sustatu eta indartzea; doktoretzako prestakuntzaren arloan elkarlana sustatzea, edozein dela ere doktoretzen ikerketa-arloa; eta doktoregaiei laguntza ematea laneratzeko prestakuntzan. Topaketan zehar, arreta berezia emanen zaio mugaz gaindiko lankidetzako aukeren, erakunde parte-hartzaileek eta UNITA Europako unibertsitateen sareak ematen dituzten mugikortasuneko eta prestakuntzako aukeren eta haiek doktoretzaren esparruan egiten dituzten ekintzen berri emateari. Beste edizioetan bezala, jarduera-programa zabala dago aurreikusia aurtengoan ere. Jarduera horien artean daude hitzaldiak, mahai-inguruak eta doktoregai parte-hartzaileek beren tesiak aurkezteko tailer eta saioak, ahozko aurkezpenen edo posterren formatukoak. Azalpen onenak sarituko dira.
Edizio honetan, Zaragozako Unibertsitateak antolatuko du Doktoretzako Mugaz Gaindiko VI. Topaketa. Jacan eginen da, urriaren 22tik 24ra.
Jardunaldi hauetan parte hartzeko pizgarri moduan eta haien ikerketa-jarduna aitortzeko, dirulaguntza bana emanen zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2024-2025 ikasturtean matrikulaturiko doktoretzako ikasleek eginiko 10 poster onenei.