Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko otsailaren 25a 12:00

2024-2025 ikasturteko "Bibliopartikulak" lantegiak

 

Liburutegiak, Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiarekin batera, Bibliopartikulak 2025 izeneko programa antolatu du, ikertzeko eta irakasteko lagungarri diren tresnei, baliabideei eta zerbitzu digitalei buruzko prestakuntza-lantegiz osatua.

Ordubete irauten dute, eta 2024-2025 ikasturteko bigarren seihilekoko astearte eta ostegunetan eginen dira, goizez eta arratsaldez. Kasuak kasu, lantegiak modu presentzialean nahiz bideokonferentzia bidez emanen dira.

Lantegiak gai hauei buruzkoak dira:

  • Ikerketari laguntzea xede duten liburutegiko zerbitzuak
  • Sirius: bila ezazu gune bakar batean ehun lekutan dagoen bibliografia
  • Web of Science
  • Scopus
  • Datu-base berriak: Dimensions, Lens, OpenALEX eta Semantic Scholar
  • Egon eguneratua: alerta bibliografikoak eta RSS
  • Rayyan, erregistro bibliografikoak bahetzeko tresna
  • Elicit, bilaketa bibliografikoak egiteko AAko tresna
  • Zer dira eragin handiko aldizkari zientifikoak?
  • Nola egiaztatuko dut artikulu bat argitaratzeko erabili nahi dudan aldizkaria fidatzekoa dela eta ez dela "predatory journal" bat?
  • Open Access-en argitaratzea APCak ordaindu gabe.
  • Gordailatu eta argitaratu zure datuak EBko ZENODO biltegian
  • Zer da ORCID? Nola lortzen ahal dut?
  • Nola sortuko dut nire profila Google Scholar Citations tresnan?
  • Eguneratu zure PPCko argitalpenak modu efizientean
  • NUPeko ikerketaren behatokia
  • Dialnet Métricas: Gizarte Zientzietako, Zientzia Juridikoetako eta Giza Zientzietako ikerketa ebaluatzeko adierazleak
  • Publish or Perish: zure argitalpenen eragina aztertzeko tresna
  • SciVal: aanalizatu zure ekoizpen zientifikoaren eragina
  • Argitalpenen inpaktu zientifikoko ebidentzietarako metrikak eta iturriak
  • Argitalpenen inpaktu sozialeko eta zientzia irekiko ebidentzietarako metrikak eta iturriak
  • NUPeko Liburutegitik haratago - Liburutegien arteko mailegua eta dokumentuak lortzeko prozesua: zer dira eta nola funtzionatzen dute?

     

Sartu esteka honetan urtarril-otsailetan eginen diren lantegien ordutegia eta egunak kontsultatzeko eta lantegietan izena emateko:

https://portal.unavarra.es/group/biblioteca/biblioparticulas

Lantegietan parte hartzen dutenek ziurtagiri bat jasoko dute.

Jardueren dokumentuaren balorazioari dagokionez, lantegi bakoitza 0,5 POBeko prestakuntza-jarduera modura hartuko da aintzat, baina ezin izanen dira zeharkako 6 ordu baino gehiago eman 2024-2025 ikasturtean osotara egindako ikastaro guztiengatik.