Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko maiatzaren 27a

"Kalitatearen adierazle bibliografikoak: ekoizpen zientifikoaren ebaluazioa" tailerra. (2024/2025 ikasturtea)

 

Liburutegiak, Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiarekin lankidetzan, bost tailer programatu ditu gai honi buruz:

“Kalitatearen adierazle bibliografikoak: ekoizpen zientifikoaren ebaluazioa”

Anecak duela gutxi ebaluazio deialdietan egin dituen berrikuntzak landuko dira (seiurtekoak eta akreditazioa), baita Anecak aipatzen dituen “garrantziaren eta inpaktuaren adierazleak” eskuratzeko praktikak egin ere.

Tailerrak hemendik laster Anecaren ebaluazioa (ikerkuntzako seiurtekoa edo akreditazioa) eskatzeko interesa duten irakasle eta ikertzaileentzat dira bereziki. Hala ere, gomendagarria izaten ahal da ikerkuntzan hasiberriak diren eta argitalpenen kalitatearen balorazioa ofizialki nola egiten den jakin nahi duten irakasle eta ikertzaileentzat.

Bost tailer emanen dira, arlo hauetako irakasle eta ikertzaile hauei zuzenduak hurrenez hurren:

Zientziak (Matematika eta Fisika; Kimika; Biologia Zelularra eta Molekularra; Zientzia Biomedikoak; Naturaren Zientziak).

       Eguna: ekainaren 3an, 12:00etatik 14:00etara. Ikasgela: S-601 ikasgela. Sario eraikina - 6. modulua - beheko solairua.

Ingeniaritza eta Teknologia (Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenekoak; Komunikazioaren, Konputazioaren eta Elektronikaren Ingeniaritzak; Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza).

        Eguna: ekainaren 5an, 12:00etatik 14:00etara. Ikasgela: S-601 ikasgela. Sario eraikina - 6. modulua - beheko solairua.

Gizarte Zientziak (Gizarte Zientziak eta Genero Ikasketak; Portaeraren eta Hezkuntzaren Zientziak; Ekonomia eta Enpresa Zientziak).

        Eguna: ekainaren 10n, 12:00etatik 14:00etara. Ikasgela: S-601 ikasgela. Sario eraikina - 6. modulua - beheko solairua.

Zuzenbidea (Zuzenbidea eta Jurisprudentzia)

        Eguna: ekainaren 12an, 12:00etatik 14:00etara. Ikasgela: S-601 ikasgela. Sario eraikina - 6. modulua - beheko solairua.

Giza Zientziak (Historia eta Arteak; Filosofia, Filologia eta Hizkuntzalaritza).

       Eguna: ekainaren 17an, 12:00etatik 14:00etara. Ikasgela: S-601 ikasgela. Sario eraikina - 6. modulua - beheko solairua.

PTailerrean izena emateko, egin klik esteka honetan:
http://csie.unavarra.es/apps/InscripcionCSIE/Inscripcion.jsp

Tailerra egiteagatik zeharkako prestakuntzako 1 POB emanen da.