NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko apirilaren 10a
Tailerra: nola erabili SIGMA aplikazioa doktoretzak kudeatzeko
Doktoretza Eskolak bi saio antolatu ditu (komeni zaizun saioa aukeratu dezazun) doktoretza-programen eskakizunei buruzko zalantzak argitzeko; batez ere, prestakuntza-jarduerak egiteari eta haiek Sigma aplikazioaren “Jardueren Dokumentua” izenekoan erregistratzeari buruzko zalantzak argituko dira.
Saioak presentzialak izanen dira, eta trukean ez zaie prestakuntza-ordurik emanen doktoregaiei.
Non eta noiz:
Maiatzaren 6an, Ikasgelategiko 016. ikasgelan, 16:30ean.
Maiatzaren 7an, Ikasgelategiko 306. ikasgelan, 16:30ean.
Doktoregaiek izena emateko formularioa (epea apirilaren 29a, asteartea, 12:00etan bukatuko da).
Tutoreek eta zuzendariek izena emateko formularioa (epea apirilaren 29an, asteartea, 12:00etan bukatuko da).