NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko martxoaren 19a
Marie Sklodowska-Curie Programa - doktoretza aurreko 23 kontratu, 4 urtekoak, Campus Iberusen.
IBERUS INTERDOCen ONURAK
Aukeratzen diren hautagaitzak baldintza hauetan kontratatuko dira:
- 4 urteko kontratua, arduraldi osokoa (37,5 ordu astean).
- Urtean 33.600 euroko soldata gordina (familia duten ikertzaileentzat, 35.400 euro).
- 28.000 euroko poltsa bat (urtean 7.200 euro), ikerketako, prestakuntzako eta networkingeko gastuetarako.
- Espainiako Osasun Sistemako Gizarte Segurantzaren araubidean sartzea.
- Urtean 22 opor egun, eta norberaren kontuetarako beste 6 egun.
- 16 asteko amatasun edo aitatasun baja.
- Langabezia-prestazioa kontratua amaitzean.
- Iberus Connect mentoretza-programako jardueretan parte hartzea.
AUKERATUA IZATEKO ESKAKIZUNAK
- Doktoretza-programa batean sartzeko aukera ematen duen goi mailako hezkuntzako titulu bat izatea eta ez izatea beste doktoretzarik deialdiak ixten diren egunean .
- Ez egon izana Espainian bizitzen edo jarduera nagusia (lana, ikasketak...) Espainian ez egin izana 12 hilabetez baino gehiagoz eskaera egiteko epemugaren aurreko 3 urteetan.
INFORMAZIOA
Campus Iberuseko 5 adar estrategikoetan eskuragarri dauden 48 ikerketa-lerroak eta onartua izateko baldintzei eta hautaketa-prozesuari buruzko informazioa programaren webgunean daude kontsultatzeko:
https://www.iberusinterdoc.com/. Programari buruzko kontsultarik edo zalantzarik? Mesedez, ez egin dudarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan: iberusinterdoc@campusiberus.es