NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko uztailaren 18a
Iberus Connect 2025-26
Campus Iberusen izenean, 2025-2026 ikasturteko Mentoretza Programari buruzko informazioa bidali digute.
(https://www.campusiberus.es/iberus-connect/)
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Campus Iberusekin helbide elektroniko honen bidez: iberusconnect@campusiberus.es
🎓 Doktoregaia zara Campus Iberuseko unibertsitateetako batean, eta komunitate nazioarteko eta solidario baten parte izan nahi duzu?
Campus Iberusen izenean, Iberus Connect programaren beste edizio bat jarri dugu abian. Programa horrek partzuergoa osatzen duten unibertsitateetako doktoretzako ikasleentzako mentoretza eta laguntza sustatzen ditu.
Doktoretzarako mentoreak eta enbaxadoreak behar ditugu 2025-2026 ikasturterako.
Zer da mentore izatea?
Nazioarteko doktoregai berriei laguntza ematea arlo akademiko, sozial eta administratiboan integra daitezen.
✔ Ikasturte osoko orientazioa
✔ Campus Iberusekin eta doktoretza-eskolekin harremanetan jartzeko laguntza
✔ Hasierako prestakuntza (5h), koordinazio bilerak eta jardueretan parte hartzea
Zer egiten du enbaxadore batek?
Nazioarteko ikasleentzako ekimen sozialak antolatzen ditu, programako eragileen arteko harremanak bideratzen ditu eta esperientzia ikusarazteko edukiak sortzen ditu.
✔ Gutxienez 3 ekimen ikasturtean
✔ Bilerak (hiru hilean behin) eta jarraipena
✔ Zubi-lanak mentoreen, doktoretza-eskolen eta Iberus Connect ekipoaren artean
🟢 Onurak:
✅ Zeharkako prestakuntzako 15 ordu aitortzen dira
✅ Merezimendu gehigarria Eramus Iberus+ beka-deialdian
✅ Esperientzia aberasgarria kulturarteko ingurune batean
🔗 Informazio gehiago;
👉 www.campusiberus.es/iberus-connect
iberusconnect@campusiberus.es
Parte hartzeko formularioa:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSffOnlnA34KM1dGRRNzfax5a0MZxbRR0vDzQSJOWLTMadpDOQ/viewform
Nazioarteko doktoretza egiten ari bazara Campus Iberus partzuergoko unibertsitateren batean (Zaragozako Unibertsitatea, NUP, Errioxako Unibertsitatea edo Lleidako Unibertsitatea), ongietorria eman nahi dizugu, eta lagun egin nahi dizugu etapa berri horretan.
Iberus Connect programak mentore sare bat jartzen dizu eskura: esperientzia gehiago duten doktoregaiak, zure lehenbiziko ikasturtean arlo akademikoan, sozialean eta administratiboan integratzen lagunduko dizutenak.
Gainera, zuretzat pentsaturiko ekimen, topaketa eta jarduerak antolatzen dituen nazioarteko komunitate aktibo baten parte izanen zara.
Mentore bat eduki nahi baduzu, eskaera-formulario labur hau bete behar duzu, besterik ez:
👉 https://docs.google.com/forms/d/1od_nJHeZ2DmrKzywgrKSN-HAtHJzJemHdOHO-wcZ17w/viewform?edit_requested=true
Aprobetxatu aukera hau, eta izan beste baten laguntza hasiera-hasieratik!
Zalantzarik baduzu, pozik erantzunen ditugu.
Agur bero bat,
Iberus Connect taldea
www.campusiberus.es/iberus-connect
**********************
If you are an international doctoral student at one of the Campus Iberus universities (Unizar, UPNA, UR or UdL), we want to welcome you and offer support during this new stage.
Iberus Connect is a mentoring program that pairs you with a more experienced PhD student who will support you during your first academic year, helping you settle in both academically and socially, and assisting with administrative matters.
You'll also become part of an active international community, with events, meet-ups and activities designed especially for you.
If you would like to have a mentor, simply fill in this short application form:
👉 https://docs.google.com/forms/d/1od_nJHeZ2DmrKzywgrKSN-HAtHJzJemHdOHO-wcZ17w/viewform?edit_requested=true
Don’t miss the chance to feel supported from day one!
If you have any questions, feel free to contact us.
Best regards,
The Iberus Connect Team
www.campusiberus.es/iberus-connect