NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko apirilaren 8a
Emozioen kudeaketa tesia egin bitartean
HARTZAILEAK:
NADOEko ikasleak, tesia egiteko prozesuan agertzen diren zailtasunak partekatzeko, hausnartzeko eta kudeatzen ikasteko eremu bat nahi dutenak.
HELBURU OROKORRAK:
Eremu seguru eta konfiantzazkoa sortzea tesia egin bitartean gertatzen diren fenomenoak partekatu, aztertu eta ulertzeko.
Tesian zehar sortzen diren zailtasunak kudeatzeko tresnak identifikatu eta ematea.
SAIOAK:
Tailerrak saio bakarra izanen du, 120 minutukoa, eta bi edizio eginen dira, jende gehiagok izan dezan parte hartzeko aukera:
- 2025/6/9 - 11:00etatik 13:00etara - Ikasgelategiko 028. ikasgelan
- 2025/6/10 - 11:00etatik 13:00etara - Ikasgelategiko 028. ikasgelan
ALDERDI OROKORRAK:
Kokapena: tailer honek joko arau argi eta esplizituak ditu. Taldea gune segurua izanen da, konfidentzialtasunean eta taldekideenganako konpromisoan oinarritua..
Komunikazio giro goxoa sortu nahi dugu, atsegina eta tolerantzian oinarritua.
METODOLOGIA:
Tailerraren metodologia parte-hartzean oinarritua izanen da; parte-hartzaile guztiak subjektu aktibo izatea nahi dugu, izan taldearen barrenean, izan beren ikaskuntzan.
Tresna hauek erabiliko dira edukiak garatzeko: taldeko dinamikak, banakako jarduera gidatuak, ikus-entzunezko materialak eta idatzizko dokumentazioa.
EDUKIA:
Autoezagutza
Ondoez emozionalaren iturriak
Tesia egiteko prozesua kudeatzeko tresnak eta estrategiak
SAIOA EMANEN DUTEN PROFESIONALAK
Arreta psikologikoko NUPeko taldea: Sara Mazo Bautista eta Irene Garde Orta. Harremanetarako helbide elektronikoa: asistencia.sicologica@unavarra.es