NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko otsailaren 11a 12:30
Esperimentazio zientifikoa eredu begetalekin
Otsailean, "Esperimentazio zientifikoa eredu begetalekin” izeneko ikastaroa eginen da.
Doktoretza-programa hauetan matrikulatuak dauden doktoregaiei zuzendua dago batez ere: Ingurumen Agrobiologia, Nekazaritzako Elikagaiak eta Bioteknologia.
2025eko martxoaren 4an, 6an, 11n, 13an, 25ean eta 27an izanen dira saioak, 10:00etatik 12:30era.
Izena emateko, formulario bat bete behar da. Beheko estekaren bidez eskura daiteke otsailaren 25era arte, asteartea (egun hori barne).
Epea bukatutakoan, mezu elektroniko bat bidaliko zaie izena eman dutenei jarduera non eginen den jakinarazteko..
Parte-hartzaileei prestakuntzako 8 POB emanen zaizkie gehienez ere jardueren koadernoan, zeharkako prestakuntzakoak eta prestakuntza tematikokoak.