Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko martxoaren 10a

DIALNET ikerketarako baliabide gisa

 

 

Errioxako Unibertsitateko Dialnet Fundazioak (https://dialnet.unirioja.es) on-line ikastaro bat antolatu du DIALNET ikerketarako baliabide gisa erabiltzeari buruz.

Ikastaroa 2025eko apirilaren 9an eta 10ean izanen da, 14:00etatik 15:30 arte, eta Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako doktoregaiei dago zuzendua, hau da, Zaragozako Unibertsitatekoei, Errioxako Unibertsitatekoei, Nafarroako Unibertsitate Publikokoei eta Lleidako Unibertsitatekoei. Era berean, hartan parte hartzeko aukera dute Latinoamerikako zenbait unibertsitatetako doktoregaiek, baldin eta haien unibertsitateak Campus Iberusekin lankidetza-hitzarmenik badu sinatua.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue:

Inskripzioa: ikastaroa dohainik da, baina nahitaezkoa da izena online ematea goiko estekaren bidez irekitzen den formularioa betez.

Izena emateko epea apirilaren 2ko 14:00ak arte egonen da zabalik.

140 postu daude, eta inskripzioaren ordenaren arabera beteko dira; horiek betetakoan, itxaron zerrenda bat osatuko da gainerako eskatzaileekin.

Izena emateko epea bukatuta, Dialnet Fundazioa onartu diren doktoregaiekin harremanetan jarriko da online formularioan adierazitako helbide elektronikoaren bitartez.

OHAR GARRANTZITSUA: Izena emandako norbait ezin bada ikastarora joan, lehenbailehen eman beharko du horren berri, itxaron zerrendan dauden doktoregaietakoren batek haren tokia har dezan.

Ikastaroa amaitutakoan, parte hartu izanaren egiaztagiria bidaliko zaie hura osorik egin duten doktoregaiei, hots, zuzeneko saiora konektatu diren eta programatutako bi saioak osorik egin dituztenei. Ziurtagiria lortzeko, nahitaezkoa da bi saioetara joatea.